21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 5ekoa, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko buruak emana, Puy Armañanzas Pagola andrea, Partzuergoko Kudeaketa Administratiboaren Unitateko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abenduaren 19an emandako 3161/2005 Ebazpenaren bidez, Puy Armañanzas Pagola andreari alaba zaintzeko eszedentzia berezia ematea onetsi eta zerbitzu eginkizunetan egoteko aldia bukatu zen. Eszedentzia 2006ko urtarrilaren 9an hasi eta 2008ko abuztuaren 28an bukatuko da.

Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko Estatutuak 1990ko abenduaren 20ko Erabakiaren bitartez onetsi zituen Nafarroako Gobernuak eta 1991ko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ziren, urtarrilaren 25ean. Estatutu horien 13.i) artikuluak dioenarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Puy Armañanzas Pagola andrea, Partzuergoko Kudeaketa Administratiboaren Unitateko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2006ko urtarrilaren 9tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 5ean._Partzuergoburua, Juan Ramón Rábade Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F0601767