21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 22/2005 aldaketa behin betikoz onetsirik

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko abenduaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2005eko aurrekontu orokorreko 22/2005 aldaketaren espedientea, kreditu transferentzia baten onespenari buruzkoa, aurrekontua betearazteko oinarrietako 10.ean xedatutakoari jarraituz.

Iragarkia 2006ko 5. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 11n, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar adina publizitate eman zitzaion Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez horretarako ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia

_Gastu goititua:

05 12130 16303 kontusaila. Zenbatekoa: 693 euro.

Gastu goititua, osotara: 693 euro.

_Gastu beheititua:

05 12100 16301 kontusaila. Zenbatekoa: 693 euro.

Gastu beheititua, osotara: 693 euro.

Argitara ematen da agindua betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2006ko urtarrilaren 31n._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0601745