21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

NOAIN (ELORTZIBAR)

Administrazio klausula partikularren pleguko lizitazio iragarkia, presako lehiaketa irekia, Noain-Elortzibarko udaletxe berriaren proiektua prestatzeko laguntza adjudikatzeko

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko otsailaren 7an egindako bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen presako lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: Noain-Elortzibarko udaletxe berriaren proiektua prestatzeko laguntza eta obra zuzendaritza.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia; presako lehiaketa irekia.

Kontratazioaren aurrekontua: 149.408 euro.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago Noain-Elortzibarko Hirigintza Alorreko bulegoetan (Errege kalea, 62-behea, Noain); 012 Infolocal telefonoan informazioa eskatzen ahal da.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.

Proposamenen aurkezpena: Noain-Elortzibarko Udalaren erregistroan (Errege kalea, 62), hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; proposamenak aurkezteko epea 2006ko martxoaren 2an bukatuko da.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: Noain-Elortzibarko Udaletxean, 2006ko martxoaren 15ean, 11:00etan.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Noainen, 2006ko otsailaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0602246