21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

KASEDA

Lehiaketa, Kasedako Zahar etxeko eraikinaren kudeaketa integrala adjudikatzeko, instalazioak errentan emanez

Kasedako Udalak, 2006ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkura arruntean, lehiaketa publikorako dei egitea erabaki zuen, herri honetako Zahar etxearen kudeaketa adjudikatzeko, instalazioak errentan emanez, honako baldintzei jarraituz:

Prozedura: irekia.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Errentamenduaren gutxieneko kanona: 3.000 euro, gehi BEZa.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikular eta teknikoen pleguan zehazten direnak. Udal idazkaritzan dago interesatuen eskura.

Proposamenen aurkezpena: 26 egun naturalean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Kasedako Udaleko erregistro orokorrean.

Kasedan, 2006ko urtarrilaren 30ean._Alkate udalburua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0601757