21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

AÑORBE

Añorbeko Udal Plan Orokorra erredaktatzeko kontratazioa

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Añorbeko Udalak, 2006ko urtarrilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deialdia egitea:

Kontratuaren xedea: Añorbeko Udal Plan Orokorra erredaktatzea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa irekia, tramitazio arruntarekin, horretarako onetsi den baldintzen pleguari jarraituz.

Kontratazioaren aurrekontua: 45.000 euro, BEZa barne, beheko posturen bidez hobetu daitekeena.

Behin betiko bermea: adjudikazioaren prezioaren % 4.

Agiriak eta argibideak jasotzeko lekua: lizitatzaileen eskura dira Udaleko idazkaritzan (Foruen plaza, z.g., 31154 posta kodea; tel.: 948-350006; faxa: 948-350450).

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Udaleko idazkaritzan, bulego orduetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 26 egun naturaleko epean.

Proposamen eredua: baldintzen pleguan dagoena.

Proposamenak noiz eta non ireki: proposamenak aurkezteko epea bukatuta, Kontratazio Mahaiak epez eta moduz jasotako dokumentazioa kalifikatuko du (1. gutunazala), eta eskaintza teknikoak irekiko (2. gutunazala). Ez da jendaurreko ekitaldia izanen. Eskaintza ekonomikoak (3. gutunazala) jendaurrean irekiko dira, eskaintza egileek eskaintzen irekiera ikus dezaten. Ekitaldi horren eguna eta ordua tenorez jakinaraziko zaizkie.

Añorben, 2006ko otsailaren 2an._Alkatea, José Manuel Urricelqui Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L0601961