21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

"Erronkaribarko Ipar Eskirako Zentroa moldatzea, 2005eko trazadura" izeneko proiektua onetsirik

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak ondoren hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste, 2005eko azaroaren 29ko bilkura berezian:

"2. gaiari dagokionez, hau da, Erronkaribarko Ipar Eskirako Zentroa moldatzeko proiektua, 2004ko apirilaren 30eko bilkuran onetsia, zeina aldatu egin baita, Ingurumen Departamentuak eskaturik, eski zentroak ingurumenean izanen duen eragina ebaluatzeko prozedura kontuan izanik, hau erabaki da:

1. "Erronkaribarko Ipar Eskirako Zentroa moldatzea, 2005eko trazadura" izeneko proiektua onestea, ASOARQ, Arquitectos Asociados, S.L. enpresak prestatua; orobat, proiektuak Ingurumenaren gainean izanen duen eraginaren azterlana onestea, Isabel Orzaiz biologoak prestatua.

2. Ingurumenaren gaineko eraginaren deklaraziorako prozedura abiaraztea bai eta jarduera sailkatuaren lizentziarako prozedura ere. Hartara, Izabako Udalari proiektua bidaliko zaio, Ingurumena babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko erregelamenduan zehaztu zen prozeduraren araberako jarduketak egin ditzan. Ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana eta proiektua, berriz, Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Departamentura igorriko dira, Ingurumenaren gaineko eraginaren deklaraziorako prozedura abiaraz dezan, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Nafarroako Gobernuari eskatzea proiektuaren onura publikoaren deklarazioa egiteko, babespeko eremu periferikoan eraikuntza lanak ahalbidetze aldera, betiere Naturguneei buruzko 9/1996 Legeari jarraikiz."

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Erronkarin, 2005eko azaroaren 30ean._Batzordeko burua, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0601798