21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

73/2006 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Berriozarko "Mendialdea" I.P. handitzeko lanen proiektua, gastua eta klausula administratibo partikularren plegua onesten dituena.

Hezkuntza Departamentuak lizitaziorako deia egin du Berriozarko "Mendialdea" I.P handitzeko lanak kontratatzeko eta kontratazioa aginduko duten klausula administratiboen agiria onesten du.

_Mota: lehiaketa. Presako tramitazioa.

_Xedea: Berriozarko "Mendialdea" I.P. handitzeko lanak kontratatzea.

_Aurrekontua: 287.720,10 euro, BEZa barne.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamahirugarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002-Iruña) edo Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., 31001-Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzea: ekitaldi publikoan egingo da, lizitazio iragarkian adierazitako datan, Hezkuntza eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., 31001 Iruña).

Klausula administratiboen eta manu teknikoen agiriak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, www.navarra.es/home_es/Catalogo+ de+servicios/Contrataciones/Educacion orrian eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña), 9:00etatik 14:00etara.

Iruñean, 2006ko otsailaren 2an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0602454