17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

169/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Neurofisiologiako Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, abuztuaren 1eko 1338/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Neurofisiologiako Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko irailaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 109. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, abenduaren 13ko 1742/2005 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Neurofisiologiako Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

_Txanda irekia

Onartuak:

GARCIA DE GURTUBAY GALLIGO, IÑAKI

2. Epaimahaiak ondoko kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Gonzalo Morales Blánquez jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoa.

Ordezko mahaiburua: Ramiro González Fandós jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria.

Mahaikidea: Inés Picornell Darder andrea, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Gema de Blas Beorlegui andrea, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Mahaikidea: Javier Urriza Mena jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Asunción Ibiricu Yanguas andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Luis Gila Useros jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Enrique Martín Ruiz jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: María José Cárcamo Casimiro andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

Ordezko idazkaria: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2006ko otsailaren 16an eginen da, 16:00etan, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Bilkura-gelan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 25ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0601594