17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

J A I T Z

Aurrekontuko 2/2005 aldaketa hasiera batean onetsirik

Jaizko Udalak, 2005eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2005eko aurrekontu orokor eta bakarreko 2. aldaketa.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Jaitzen, 2006ko urtarrilaren 23an._Alkatea, José Luis Anocibar Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L0601324