17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ITURMENDI

Hautetsientzako kalte-ordainak

Udalak ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, 2006ko urtarrilaren 17ko osoko bilkuran, bertan zeuden guztiek aho batez honela iritzita:

"Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeko 75. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduko 13. artikuluak xedatzen dutena, eta 17/2004 Foru Legeak xedatzen duena, Udal honen Batzorde Kudeatzaileko kideek, bertaratutako guztiek aho batez hala iritzita,

Erabaki dute:

1._Bilkura-saritako zinegotziek jaso beharreko zenbatekoa finkatzea:

_Osoko bilkurara egiazki joandako aldi bakoitzagatik, 209 euro zinegotzi bakoitzeko, urte bakoitzeko abenduan ordainduta. Zinegotzi guztiak harturik, urteko gehieneko kopurua 17/2004 Foru Legean ezarritakoa izanen da, 12.500 euro.

2._Udalkideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzean izandako benetako gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, eta Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

3._Erabaki honek atzera ere izanen du eragina, 2005eko urtarrilaren 1etik hasita, eta berrikusiko da, ondorioak izan ditzan, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean. Berrikusten ez bada, indarrean jarraituko du hurrengo urteetan.

4._Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeko 75. artikuluko 5. puntuak ezartzen duena betetzeko, argitara bedi iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalbatzaren iragarki oholean.

5._Nafarroako Gobernuari eskatzea behar den dirulaguntza, 17/2004 Foru Legeak ezartzen duenari jarraituz.

Iturmendin, 2006ko urtarrilaren 18an._Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0601376