17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALLO

Udal Planeko aldaketa xehekatua behin betikoz onetsirik

Udalak, 2006ko urtarrilaren 16an egin bilkuran, erabaki hauek hartu zituen:

1._Deklaratzea ezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluko 2. idatz-zatiaren 2. lerroaldean ezarritakoari jarraikiz, isilbide positiboaren bidez onetsi dela Alloko Udal Planeko aldaketa xehekatua, Georgia Pacific fabrikaren aldean, Alloko Udalak sustatua; hasierako onespena 2006ko urriaren 25eko bilkuran erabaki zen.

2._Aldaketa puntualaren testu osoa, ondoren azaltzen dena, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan:

Alloko udalerrian dagoen Georgia Pacific SRPL. Comp. P.A. fabrikaren ekialdeko eraikigarritasun baldintzei dagokien aldaketa xehekatua honetan datza:

Alloko Hiriginta Arauen aldaketa:

3.1. artikulua.

Esaldi honen ordez:

"Zona guztiak 1.05 planoan grafiatu dira, delako zonak hauek dira".

Ondokoa behar du:

"Zona guztiak 1.05 eta 1.00 planoan grafiatu dira, delako zonak hauek dira".

Bukaeran hau eranstea:

"Fabrika

Georgia Pacificen instalazioek osatzen duten aldea da; haren egungo erabilera finkatzen da eta fabrikaren jarduera mantentzeko emendatze batzuk baimentzen dira.

3.10. artikulua.

Esaldi honen ordez:

"b._Exekuzio unitateetan sartu ez diren lurretan, urbanizazio finkaturik ez badute, egungo eraikinen ordezkatze hutsa egin gabe Planak aprobetxamendua handitzen duenean: planeamenduak zenbat handitzen duen, horren % 90. Halako kasuan, aprobetxamenduaren gainerakoaren % 10, administrazioari dagokiona, eskudirutan konpentsatuko da, haren hirigintzako balioarekin bat. Fabrikaren aldea determinazio horretatik salbuesten da".

9.5. artikulua.

9.6 artikulua izanen da hemendik goiti.

9.5. artikulu berria.

9.5._Fabrika

Fabrikaren sailkapena hiri lurzoru finkatua izanen da.

9.5.1._Determinazio generikoak.

_Hiri lurzoruaren sailkapena.

_Kalifikazioa, industriakoa.

_Industriarako erabilera berezkoa.

_Baimenduak: biltegiak, artisau lanetako lokalak, lantegiak, ostalaritza.

_Abeltzaintza debekaturik.

9.5.2._Erabileren zenbaterainokoa.

Berezko erabilera

Eraikin osoa hartzen ahal dute.

Libre izanen da solairuarteak egitea, eta horiek solairuaren azalera osoa hartzen ahalko dute. Solairuarteak % 100 kontatuko dira gehieneko azalera baimenduaren kalkuluan, eta haien azalera gehieneko eraikigarritasunaren araberakoa izanen da, kasu honetan lurzatiaren zoruaren 0,40 m² /m² baita.

Gutienez ere lurzatiaren azalera osoaren % 10 berdegune arboladunetarako izanen da eta betiere arbola-hesiak paratuko dira inguruan.

Lurzatiak aparkatzeko toki bat izan beharko du, gutienez ere, 100 m² eraikitik.

Lurzatiak behar bezala hesiturik egonen dira, ordenantzetako determinazioekin bat.

9.5.3._Bideen tratamendua

Hormigoizko edo asfaltozko zola jarraituak baimentzen dira.

Ahal den guztietan, espaloietan arbolak landatuko dira, ordenantzetako determinazioekin bat.

9.4.6._Xehetasuneko determinazioak: Exekuzio unitateak.

Adierazten den eraikigarritasuna garbia da, hau da, lurzatiaren azalera osoaren gainekoa.

3._Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari erabakiaren berri ematea, jakin dezan.

Allon, 2006ko urtarrilaren 20an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0601204