17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORTES

Ordenantza fiskalak aldaturik 2006. urterako

Cortesko Udalak, 2005eko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskalak aldatzea, 2006. urterako. Iragarkia 2005eko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 16an. Horren ondotik jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betikoz onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan oinarrituz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2006ko urtarrilaren 24an._Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

ORDENANTZA FISKALEN ALDAKETA, 2006. URTERAKO

_Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak:

a) Konpultsak eta egiaztagiriak: 1,90 euro.

b) Pleguetarako ziurtagiriak: 0,20 euro.

c) Lurzatien gaineko zedulak: 1,90 euro.

d) Kontzesioaldirako herrilurretako lurzatia eskatzeko tramitazioa: 18,70 euro.

e) Antolamendurako plan partzialak edo bereziak tramitatzea. Udalaren Plan Orokorreko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, plan partzialak, plan bereziak, unitateen mugaketa, erabilera aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea. Lurzatiketak eta birzatiketak, espediente bakoitzeko: 100 euro. Zenbateko honi argitalpenaren gastuak gehituko zaizkio.

f) Partikularrek sustatutako eta eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea: 100 euro. Zenbateko honi argitalpenaren gastuak gehituko zaizkio.

g) Hirigintzako hitzarmenak tramitatzea: 100 euro. Zenbateko honi argitalpenaren gastuak gehituko zaizkio.

h) Banantzeak (lurzati bakoitzeko): 50 euro.

i) Jarduera sailkatuen proiektuen txostenaz edo errekerimenduaz arduratzen den enpresaren adostasun txostena edo errekerimendua (jarduera sailkatu horiek Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 4D eranskinean daudenean): 191,40 euro.

j) Jarduera sailkatuak irekitzeko lizentziak emateko adostasun txostenaz edo errekerimenduaz arduratzen den enpresaren adostasun txostena edo errekerimendua (jarduera sailkatu horien proiektuak Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 4D eranskinean daudenean): 290 euro.

k) Jarduera sailkatuak irekitzeko lizentziak emateko adostasun txostenaz edo errekerimenduaz arduratzen den enpresaren adostasun txostena edo errekerimendua (jarduera sailkatu horien proiektuak Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 4, 4B eta 4C eranskinetan daudenean): 493 euro.

l) Adostasun txostena emateaz edo dagokion txostena egiteko errekerimenduaz arduratzen den enpresako teknikariaren bisita: 406 euro.

_Estolderia tasa:

a) Etxebizitzak:

.Estolderia: 0,32 euro hilabetean.

b) Etxebizitzetarako bakarrik ez diren finka eta lurzatiak:

.Estolderia: 0,32 euro hilabetean.

c) Industriako erabilerak:

.Estolderia: 0,32 euro hilabetean.

_Ur horniduraren tasak:

a) Etxerako hornidura: hilabetean 7,10 euroko kuota, kontsumitutako 15 m³ bitarte, eta 0,49 euro, hortik goitiko metro kubiko bakoitzeko.

b) Industriarako hornidura: aurreko ataleko kuota berberak.

c) Kontagailua desprezintatzea: 10,71 euro.

_Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak:

a) Eremu publikoa mahai, kadira eta mahaitxoen bidez okupatzea, metro karratu edo horren zati bakoitzeko: 30 euro/mahaia/denboraldia edo 0,60 euro/metro karratua/eguna.

b) Eremu publikoa okupatzea ferietako saltoki, obrako material, aldamio, eskulan txiki edo bitxi merkeen postu eta abarrekin: 0,60 euro/metro karratua/eguna. Gutxienekoa, toki bakoitzagatik, 4,86 euro.

c) Bertzelako aprobetxamenduak, metro karratu edo horren zati bakoitzeko:

_Eremu publikoko lurretan olanen bidezko hegalkinak: 0,86 euro/metro karratua/urtea.

d) Zoru publikoan egindako gainerako aprobetxamenduak, 0,60 euro/metro karratua/eguna.

_Tasa eta prezio publikoak, Udalaren kirol instalazioak erabili eta kirol edo kultur ikastaroak nahiz astialdikoak emateagatik:

a) Udalaren "Retegui II" frontoiko lokalak ikuskizunetarako erabiltzea:

.Erabiltzaileak herriko pertsona fisiko edo juridikoak direnean: 320 euro/eguna.

.Pertsona horiek herritik kanpokoak direnean: 640 euro/eguna.

.Kantxa erabiltzeagatik: 2,70 euro/ordua.

b) Kirol ikastaroak:

.Mantenimenduko soinketa: 19,65 euro hilean.

.Hirugarren adinekoendako gimnasia: 19,65 euro urtean.

.Kirol aurreko jokoak: 19,65 euro hilabetean eta 46,57 euro hiruhilekoan.

.Igeriketa kiroldegian: 19,65 euro hilabetean.

.Aerobic eta fitnesseko kuotak: 19,65 euro hilabetean eta 46,57 euro hiruhilekoan.

.Irristaketako kuotak: 19,65 euro hilabetean eta 46,57 euro hiruhilekoan.

.Yogako kuotak: 103,50 euro/hiruhilekoa.

.Karateko kuotak: 19,65 euro hilabetean eta 46,57 euro hiruhilekoan.

.Teniseko kuotak: 16,56 euro hilabetean eta 40,36 euro hiruhilekoan.

.Helduendako kiroldegiko 48 orduko txapelketako kuotak: 93,15 euro/taldea.

.Haurrendako kiroldegiko 48 orduko txapelketako kuotak: 51,75 euro/taldea.

.Taldeak garraiatzeko kuotak: 12,42 euro/hilabetea/pertsona.

.Pilota Eskola: 18,63 euro/hiruhilekoa.

.Kiroldegia erabiltzeko kuotak: 12,42 euro/ordua.

.Ikastaro berriak: 19,65 euro hilabetean eta 46,57 euro hiruhilekoan.

c) Kultura eta astialdiko jarduerak:

.Eskulan ikastaroko kuotak: 19,65 euro hilabetean eta 46,57 euro hiruhilekoan.

.Ikastaro berrien kuotak: 19,65 euro hilabetean eta 46,57 euro hiruhilekoan.

.Zezenketa, musika, kultura eta astialdiko ikuskizunetara sartzeagatik: gehienez ere 62,10 euro, ikuskizun edo ekitaldiaren kostuaren arabera.

d) Igerilekuetako tarifak:

1) Abonuak:

.Banakakoak: Helduak: 38 euro. Haurrak, 6 urtetik 14 urtera bitartekoak: 19 euro. 6 urtetik beherakoak: dohainik.

.4 kideko familiak: helduak, 34 euro

haurrak, 17 euro.

.5 kide edo gehiagoko familiak: helduak, 34 euro

haurrak, 15,50 euro.

2) Sarrerak:

.Lanegunetan: Helduak: 2,50 euro/eguna. Haurrak, 14 urte bitarte: 1,85 euro/eguna. 6 urtetik beherakoak: dohainik.

.Jaiegunak: helduak, 4,25 euro/eguna. haurrak, 14 urte bitarte, 3,50 euro/eguna. 6 urtetik beherakoak, dohainik.

_Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak:

a) Ibilgailuentzako pasabidea. Gau eta eguneko pasabideak:

.Etxebizitza, 4 metro bitarte: 36,69 euro urtean.

.Etxebizitza, 4 metrotik gora: 18,32 euro.

.Etxebizitza bakoitzeko, bat baino gehiago bada: 9,41 euro.

.Seinaleztapen edo pasabide plaka bakoitza: 23,44 euro.

.Ibilgailuak ibilgetzeagatik: 26,91 euro.

_Ibiltze eta herrestatze tasak, zirkulazioaren gaineko zergatik aparteko ibilgailuentzat:

.Motokultoreak: 6,70 euro urtean.

.Traktoreak, 15 HP-ra bitarte: 26,48 euro urtean.

.Traktoreak, 16tik 24 HP-ra bitarte: 39,52 euro urtean.

.Traktoreak, 24 HP baino gehiago: 53,70 euro urtean.

Zirkulazioaren gaineko zergaren Foru Legeaz onesten diren tarifen igoera ehunekoa aplikatuz eguneratuko da ibilgailuen errodaje eta herrestatze tasa.

_Hilerria erabiltzeko tasa:

.Nitxo zahar bakoitzeko, 196,65 euro/unitatea.

.Nitxo berri bakoitzeko (2005. urteko obra): 275 euro/unitatea.

_Hiri hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuaren tasa:

a) Etxekoa: 57,44 euro urtean.

b) Industriakoa: 163,73 euro urtean.

_Laborantzako herrilurren aprobetxamendua:

a) Lehenbiziko mailan sailkatutako lurzatiak: 20,40 euro erreguko.

b) Bigarren mailan sailkatutako lurzatiak: 18,30 euro erreguko.

c) Hirugarren mailan sailkatutako lurzatiak: 16,50 euro erreguko.

d) Herrilurretarako uraren kanona: 37,15 euro erreguko, Montecilloko bazkalekuko herrilurretan (urteko gastuen kontura). Gainerakoan, 16,90 euro erreguko (urteko gastuen kontura).

Aprobetxamendu saria urtero eguneratuko da, nekazariek izandako prezio aldaketaren arabera, erakunde ofizial eskudunak onetsitako indizeen arabera, eta, halakorik ez bada, erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitako kontsumorako prezioen igoeraren arabera.

_Larratzeko herrilurren aprobetxamendua:

a) Erregu bakoitzeko kanona: 2,98 euro erreguko.

Aprobetxamendu saria urtero eguneratuko da, nekazariek izandako prezio aldaketaren arabera, erakunde ofizial eskudunak onetsitako indizeen arabera, eta, halakorik ez bada, erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitako kontsumorako prezioen igoeraren arabera.

Aldaketa honek 2006ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren.

Iragarkiaren kodea: L0601289