17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Udal Planeko aldaketa xehekatua hasiera batean onetsirik

Baztango Udalak, 2005eko abenduaren 21eko osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, ondokoa erabaki zuen 12. puntuan:

1. Hasiera batez onestea Gartzaingo 66. poligonoko 283. lurzatiaren kategoria aldaketa, oihan lurzoru urbanizaezina izatetik, Baztango Udal Planean zehazten baita, ekoizpen ertaineko lurzoru izatera pasatuko baita. Aldaketa 2005eko azaroaren 11n aurkeztu zen, 2926 zenbakiko SE duena. Berariaz abiarazitako espedientean dago aldaketa eta Miguel M.ª Echandi Uriz jauna, Gartzaingoa, da sustatzailea.

2. Aldaketa xehekatuko espediente hori jendaurrean egotea arauzko denboran, indarra duen legedian horretarako ezarritakoaren arabera.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon, 2006ko urtarrilaren 19an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0601352