1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

Z I R I T Z A

Hirigintzako hitzarmena behin betikoz onetsirik

Udal honek, 2005eko urriaren 13an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Hitzarmena sinatu dute Juan José Presencio Nagorek, Fernando José Pérez Lastrak eta María Cristina Porrón Goñik, Ziritzako Udala ordezkatuz, etxebizitza eraikitzeko 1. poligonoko 543. lurzatian etxebizitza bat eraikitzeko, eta hura jendaurrean egoteko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe hasiera batean onesteko erabakiaren kontra.

Ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 23. artikulua eta ondokoak, Ziritzako Udalak, osoko bilkuran, hau erabaki du, legez eskatutako gehiengoa duela:

1. Behin betikoz onestea 1. poligonoko 543. lurzatian etxebizitza begiteko hirigintzako hitzarmena, Juan José Presencio Nagorek, Fernando José Pérez Lastrak eta María Cristina Porrón Goñik, Ziritzako Udala ordezkatuz, sinaturikoa.

2. Berrestea hirigintzako hitzarmenaren testu osoa, hasierako onespenean agertzen den bezala.

3. Erabaki hau interesatuei jakinaraztea".

Ziritzan, 2005eko azaroaren 21ean._Alkatea, Fernando Pérez Lastra.

Iragarkiaren kodea: L0523041