1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MAÑERU

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Mañeruko Udaleko alkate udalburuak, 2005eko azaroaren 21ean eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du xehetasun azterlana, Rehabilitaciones Val de Mañeru enpresak sustatutakoa, hain zuzen ere Kale Nagusiko 12 zenbakiko gorapea kentzeko, eta haren eraikigarritasuna lurzatiaren barreneko lur libreari atxikitzeko, hura ezabatuta sortuko bailitzateke pasabidea sestra azpiko garaje baterako, izan ere aurreikusita dauden etxebizitzetako ibilgailuendako aparkalekuaren arazoari irtenbidea emanen litzaioke.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Udaleko bulegoetan aztertu ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi beste alegazio aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Mañerun, 2005eko azaroaren 25ean._Alkatea, José Ignacio Martínez Cía.

Iragarkiaren kodea: L0523255