99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I T Z A L L E

Ehiza barrutia enkantean

Itzalleko Kontzejuak enkante publikoan emanen du NA-l0.417 matrikula duen ehiza barrutian ehiza egiteko eskubidea, haren titularra baita.

1._Pasako usoaren ehizaren aprobetxamendua "Raja" alderdian; 10 postu daude baimendurik, txabola egokia barne.

2._Ehiza barrutiaren gainerakoa Itzalleko mugapeari dagokio.

3._Adjudikazio epea hamar denboraldirako izanen da.

Horretarako guztirako, lizitazioaren hasierako prezioa da 34.800 euro/denboraldia (BEZa barne).

Enkante honetan Erripalda alderdia ere sartzen da, zehaztu beharreko baldintzetan.

Proposamenak Kontzejuaren aretoan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamaborzgarren egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen.

Enkantean parte hartu ahal izateko, lizitazio prezioaren % 2 utzi beharko da.

Enkantea arautuko duten baldintzen plegua interesatuen eskura egonen da Kontzejuko idazkaritzan eta telefono hauetan: 629-458649 eta 690-672081.

Itzalle-Zaraitzun, 2005eko abuztuaren 8an._Alkatea, Francisco Sarries Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0517302