99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

V I L L A F R A N C A

Hiri lurzati baten enkante publikoa

Enkante publikoa, plegu itxien bidez 327,15 m2 dituen orubea saltzeko. Hiri lurren udal katastroko 2. poligonoko 1019. lurzatia da hori, Tutera kaleko 6 zenbakian dagoena, UO-14 jarduketa unitatearen barruan. Hauek dira lurzatiaren mugak: iparraldean, Jordi Mora Peláezen finka (1068. lurzatia); hegoaldean, Benita Garde Fuertesen finka (1020. lurzatia, 2. poligonoa); mendebaldean, Tudela kaleko bidea; eta ekialdean, Río Aragón kaleko bidea; udal ondareko finka, 71.679 m2 dituen orubetik bereizia (1097. liburukia, 222. orria).

Lurzatiaren eremua: 327,15 m2.

Eraikinek okupatzen duten azalera: 269,15 m2.

Eremu pribatu urbanizaezinaren azalera: 58,00 m2.

2. poligonoko 1019. lurzatiaren eraikigarritasuna (269,15 m2 x 3) = 807,45 m2.

Inolako kargarik gabea (hirigintzakoa salbu).

Hasierako prezioa: 67.507,37 euro (11.232.281 pezeta), sor daitezkeen zergak kanpo (BEZa, Eskualdaketak).

Behin-behineko fidantza: 1.350,14 euro, hau da, hasierako prezioaren ehuneko 2.

Behin betiko fidantza: azken posturaren zenbatekoaren ehuneko 4.

Lizitazio bidea: prozedura irekia, plika itxien bidezko enkantearekin. Sesteoa izanen da.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago Villafrancako Udalaren bulegoetan (Cava kalea, 22) jendea hartzeko ohiko ordutegian. Eskaintzak han aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 26 egun naturaleko epean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Villafrancan, 2005eko uztailaren 20an._Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.

Iragarkiaren kodea: L0516827