99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MURUGARREN

Obra lizitazioa

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Murugarrengo Kontzejuak, 2005eko ekainaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: Murugarrengo herria urez hornitzen zuen Erdi Aroko iturri zaharra zaharberritzeko obren adjudikazioa.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa, presakoa.

Kontratazioaren aurrekontua: 76.236,33 euro.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura, Murugarrengo Kontzejuan.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Kontzejuko Burutzan, 2005eko irailaren 2ko arratsaldeko zazpiak arte.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: Murugarrengo Kontzejuan, 2005eko irailaren 9an, arratsaldeko bortzetan.

Proposamen eredua: klausula administratiboen orriarekin batean heldu da.

Murugarrenen, 2005eko abuztuaren 1ean._Kontzejuko burua, Juana Martínez Soler.

Iragarkiaren kodea: L0517224