99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

B U R L A T A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, Burlatako udalerri honetako San Frantzisko karrikako 25eko beheitian dagoen lokala moldatu eta "kafeontzia duen okindegia eta elikagaien saltokia, sukalderik gabea eta eguneko ordutegia duena" izateko egokitzeko, betiere jarduera sailkatuen araudiari loturik, gero zehazten den bezala, aipatutako epean egoki juzgatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen:

Eskatzailea: Panaderías Navarras, S.A. Jarduera: kafeontzia duen okindegia eta elikagaien saltokia, sukalderik gabea eta eguneko ordutegia duena. Tokia: San Frantzisko karrika, 25-beheitia.

Burlatan, 2005eko abuztuaren 1ean._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0517057