99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

SAN ADRIAN

Lizentziak emateko etena partez kentzea

San Adriango Udalak, 2005eko uztailaren 12an egin osoko bilkuran, xedapen zatian osorik honela dioen erabakia hartu zuen:

"1._Lurzatiak batzeko edo zatitzeko lizentziak emateko etena kentzea, bakar-bakarrik San Adriango Arau Subsidiarioetako 13. eremuko 3. poligonoko katastroko 1686, 1687 eta 1688. lurzatietan, José Martín Errea Rodríguez arkitektoaren txostenari jarraikiz, sarrera erregistroaren zenbakia 843/2005 baitu, ekainaren 14koa.

2._Interesatuei aditzera ematea ezen, aipatu arkitektoaren txostenaren ariora, tramita daitezkeen agiriak aurkezteaz den bezainbatean, Arau Subsidiarioetan aldaketa puntuala egiteko irizpideak bat heldu direla arau horiek berritzeko Udalak onetsi duen lurralde ereduan ezarritakoekin.

3._Erabaki hau interesatuei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta, gutxienez, Foru Komunitateko egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean paratzea, behar diren ondorioak izan ditzan."

San Adrianen, 2005eko uztailaren 14an._Alkatea, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0516541