99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

104/2005 FORU AGINDUA, ekainaren 24koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Delia Sola Jiménez andrea, Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Esku-hartze Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Delia Sola Jiménez andrea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Esku-hartze Ataleko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesatuari igortzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko ekainaren 24an._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0516128