99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1370/2005 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Cepsa Elf-Gas, S.A.ri administrazio baimena ematen zaio, Murietako udal mugapeko Murietako herrigunean etxe, denda eta industria txikietarako propano gas kanalizatuaren sarea egin eta ustiatzeko; instalazioetarako baimena ere ematen da, eta instalazioaren onura publikoa onartzen.

Cepsa Elf Gas, S.A. enpresak administrazio baimena eskatu du, Murietako udal mugapeko herrigunean etxe, denda eta industria txikietarako propano gas komertzial kanalizatuaren sarea egin eta ustiatzeko, instalazio proiektuak deskribatzen duen aldera mugaturik. Horrez gain, instalazioetarako baimena ere eskatu du, bai eta haien onura publikoa onets dadila ere. Proiektua Luis Maestu Martinez eta Ernesto Calvo Miranda industri ingeniari teknikoek sinatu dute, eta Lanbide Elkargoak 2005eko otsailaren 18an ikus-onetsi du 501555 zenbakiarekin.

Instalazioen ezaugarriak honako hauek izanen dira:

Banaketa sarea 48,90 m³-ko GLP biltegi batetik elikatuko da; lur gaineko bi biltontzi finko izanen ditu, bakoitza 24.450 litrokoa, eta erregulazio ekipoa eta segurtasun balbulak. 1. poligonoko 707. lurzati publikoan jarriko da, eta lurruntze naturala izanen du.

Propanoa banatzeko sarea biltegi horretatik abiatu eta adar batzuetan lur azpitik joanen da. Dentsitate ertaineko polietilenozko SDR-11 hodietan (UNE 53333 arauaren arabera) guztira 3.483 ml; hartuneetaraino diametro desberdinak eta hartuneetan kobrezko 20 mm-ko 1.217 metro lineal. Hautatu eta hartze balbulak edukiko dituzte eraikin bakoitzean edo armairua fatxadan.

Hirurogeita hamahiru mila, zazpiehun eta berrogeita sei euro eta hogeita bi zentimoko (73.746,22 euro) inbertsioak aurreikusi dira.

Cepsa Elf Gas, S.A. administrazio baimen batzuen titularra da, Nafarroako zenbait herritan gas naturala banatzeko, etxeetan, saltokietan eta industria txikietan erabiltzeko; beraz, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 67.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Industria Segurtasunerako Zerbitzuak proiektu horretarako arauzko izapideak egin ditu, jendaurrean jarri baitu, 2005eko apirilaren 19ko Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen eta 2005eko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 1ekoan, argitaratuz, baita Murietako Udaleko iragarki oholean jarriz ere. Ez da alegaziorik aurkeztu arauzko epean.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Cepsa Elf Gas, S.A. enpresari administrazio baimena ematea Murietako herrigunean etxe, denda eta industria txikietarako propano gas komertzial kanalizatuaren sarea egin eta ustiatzeko eta biltegi eremua egiteko.

Administrazio baimena ondoko baldintzetara egokituko da:

Lehena._Cepsa Elf Gas, S.A. enpresak bi hilabeteko epean 1.474,92 euroko bermea jarri beharko du, espedientean agertzen diren instalazioen aurrekontuaren 100eko 2a, bere eginbeharrak beteko dituela ziurtatzeko, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73. artikuluko 4. puntuaren arabera eta Produktibitatea bultzatu eta kontratazio publikoa hobetzeko presako erreformei buruzko martxoaren 11ko 5/2005 Errege Lege Dekretuari jarraikiz. Delako bermea Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuan jarri beharko da, uztailaren 22ko 1775/1967 Dekretuaren 11. artikuluko 3. atalean zehaztutako moduetako batean. Berme hori instalazioak abian jartzeko akta gauzatutakoan itzuliko da.

Instalazioetan eta beren muntaketan biltontzi finkoetan GLPa edukitzeko instalazioei buruzko Erregelamendua bete beharko da, 1986ko urtarrilaren 29ko Aginduz onetsia, bai eta Gas Erregaien Sare eta Hartuneei buruzko Erregelamendua ere, 1974ko azaroaren 18an Industria Ministerioaren Aginduaren bidez onetsia, zeina, gero, Industria eta Energia Ministerioaren 1983ko urriaren 26ko, 1984ko uztailaren 6ko, 1994ko martxoaren 9ko eta 1998ko maiatzaren 29ko Aginduen bidez aldatu baitzen. Instalazio horiek gas alorreko aurrerakuntza teknologikoekin batera joateko eta hornidura malgu eta seguruak lortzeko prestatu beharko dira.

Bigarrena._Gasa saltzeko tarifak finkatzerakoan, gai horri buruz indarrean dauden xedapenek diotenari jarraikiko zaio.

Hirugarrena._Cepsa Elf Gas, S.A.k Hidrokarburoen Sektoreari buruzko Legeko 74. artikuluan eta, bereziki, d) idatz-zatian aipatzen diren eginbeharrak beteko ditu. Artikulu horren indarrez Cepsa Elf Gas, S.A. beharturik dago, baimen honen esparruan zerbitzua eskatzen duen edonori gas hornidura ematera, bai eta horri erantzuteko behar diren hedakuntzak egitera ere.

Laugarrena._Cepsa Elf Gas, S.A.k Hidrokarburoen Sektoreari buruzko Legeko 75. eta 76. artikuluetan aipatzen diren eskubide eta baldintzak izanen ditu banatzailea den aldetik, baita 83. artikuluan aipatzen direnak ere, banatzaile eta merkaturatzaileek hornidurarekin dituzten eskubide eta eginbeharrei dagokienez.

Bosgarrena._Baimen honek ez du erabiltzeko eskubide esklusiborik ematen.

Seigarrena._Industri Segurtasunerako Zerbitzuak ebazpen honetan zehaztutako baldintzak zehazki betetzen diren begiratuko du.

Instalazioak eraiki eta gero, zerbitzu horrek ikuskatuko du lan eta muntatzeak burutu diren eta, horiek bukatutakoan, eta instalazioen obra bukaeraren ziurtagiria-eskumena duen teknikari batek sinatua eta dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsia kontzesio-hartzaileak aurkeztu duela frogatu ondotik, aipatu zerbitzuak hori guztia biltzen duen akta eginen du, eta ondotik zuzendaritza nagusi honetara igorriko.

Baimentzen diren instalazioetan indarrean dauden xedapenen arabera egin beharreko ikuskapen, saio eta proba orokor nahiz partzialen berri aldez aurretik eman beharko dio banatzaileak Industria Segurtasunerako Zerbitzuari.

Halaber, eta obrak hasi baino lehenago, kontzesio-hartzaileak haiek egiteko plan zehatza aurkeztu beharko du.

Zazpigarrena._Urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen direnak ez ezik, hauek ere izanen dira administrazio baimen hau bertan behera uzteko arrazoiak:

a) Bermea adierazitako moduan eta epean ez ordaintzea.

b) Proiektuak aurrera eramaterakoan, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak baimendu ez duen aldakuntza edo hedakuntzarik sartzea, indarrean dauden xedapenak bete ahal izateko egiten diren aldaketak salbu.

c) Instalazioak ebazpen honek ezarririko baldintzei jarraikiz ez egitea edo indarra duten erregelamenduek pertsonen eta gauzen segurtasuna bermatzearren ezartzen dituzten baldintza eta agindu tekniko oinarrizkoak eta hornidurarako baldintzak ez betetzea.

2. Aurkezturiko instalazio proiektua onestea eta eraikitzeko baimena ematea; eraikuntza proiektuari lotuz burutu beharko da, indarra duen legeria betez, urtebeteko epean; eskariaren arabera epea luzatzen ahal da. Proiektuan ageri da Murietako herrigunean hornidura sare hori eginen dela. Eremu horretan hedapenen bat egin nahi bada, instalatzeko baimena eduki beharko da horretarako.

3. Instalazio horren onura publikoa aitortzea. Horrek berarekin dakar ukituriko ondasunak okupatzea eta eskubideak eskuratzea, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. eta 53. artikuluen ondorioetarako, presaz okupatzera behartzen du, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko IV. Tituluko 103., 104., 105., 106. eta 107. artikuluekin bat.

Baimen hau ematen bada ere, ez dira alde batera utzi behar aplikatzekoak diren bestelako xedapenak, sektoreko legeria eta, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari buruzkoa kontuan izanik beharrezkoak diren udalaren edo probintziaren arloko kontzesio eta baimenak, lizentziak, e.a.

Ebazpen hau Cepsa Elf-Gas, S.A.ri jakinaraziko zaio, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2005eko uztailaren 5ean._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0515897