99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1919/2005 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Ana Julia Sevine Ruiz, María Santos Pérez García eta Marcos Ayesa Alducin jaun-andreek jarritako 172/2005 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena.

Ana Julia Sevine Ruiz, María Santos Pérez García eta Marcos Ayesa Alducin jaun-andreek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abuztuaren 16an eman 1878/2004 Ebazpenaren aurka 2004ko abenduaren 20an aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoaren administrazioaren isiltasunaren bidezko ustezko ezespenaren kontra. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 104 atal, bulego eta unitateren burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ana Julia Sevine Ruiz, María Santos Pérez García eta Marcos Ayesa Alducin jaun-andreek jarritako 172/2005 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-helegiteari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

3. Ebazpen honen berri ematea Ana Julia Sevine Ruiz andreari, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 8an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia kanpoan denez (martxoaren 22ko 32/2005 Foru Agindua), Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0517353