99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

711/2005 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, maila ertain eta uniber- tsitarioetan 2005/2006 ikasturteko beketarako deialdi orokorra onesten duena.

Ikusirik, Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak 2005/2006 ikasturteko beketarako deialdi orokorrari dagokionez aurkeztutako txostena.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Maila ertain eta unibertsitarioetarako 2005/2006 ikasturteko beketarako deialdi orokorra onestea. Deialdiaren testua ebazpen honekin batera doan eranskinean ageri da.

2. Deialdi honen gastua 3.592.848 eurokoa da eta 2006ko Nafarroako Aurrekontuetako kontusail honen kargura finantzatuko da: 410002 41150 4800 323100 kontusaila, "Irakaskuntza ertainetarako eta goi mailako ikasketetarako beka eta laguntzak".

Ematen diren beka guztiak ordaintzeko aurrekontu krediturik aski ez badago, familiaren errentaren arabera ordainduko dira, txikienetik handienerako ordenan, kreditua bukatu arte. Kreditu ezagatik ordaintzen ez diren eskabideak ukatutzat hartuko dira.

3. Ebazpen hau eta bere eranskina igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Dibertsitate, Kultura-Aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuari, Euskara Zerbitzuari eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Beka Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoarener Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Aipatu deialdia eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2005eko uztailaren 29an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

E R A N S K I N A

2005/2006 ikasturteko beka eta laguntzetarako deia egiten da. Deialdia ondorengo arauek erregulatuko dute, eta horiek nahitaez bete beharko dira.

I._Deialdiaren ezaugarriak.

1. araua. 1. Nafarroako Gobernuak ikasketetarako eskaintzen dituen beka eta laguntzak Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta/edo Eusko Jaurlaritzak dei egindakoen osagarri dira.

Deialdi honetan araututako beka eta deialdiak ematea eta ordaintzea Nafarroako Parlamentuak 2006rako ezartzen duen aurrekontu kredituak mugatuko du. Hortaz, eman litezkeen beka guztiak ordaintzeko aurrekontu kreditu aski ez badago, famili per capita errentaren arabera ordainduko dira, txikienetik handieneko ordenan, kreditua bukatu arte. Kreditu ezagatik ordaintzen ez diren eskabideak ukatutzat hartuko dira.

1.2. Ikasketarako beka edo laguntzen eskatzaile eta onuradun honako hauek izanen dira, kasu guztietan:

a) Gurasoak edo legezko tutoreak, eginiko ikasketei dagokienez:

_30 urtetik beheitiko seme-alabengatik (2004ko abenduaren 31 arte).

_30 urtetik goitiko seme-alabengatik (2004ko abenduaren 31 arte), 100eko 33ko edo hortik goitiko elbarritasuna izanez gero.

Haiekin biziz gero, horiek beste famili unitate bat osatu ezik.

b) Beren izenean, aurreko lerroaldetik kanpo direnak.

Eskatzaileak edozein egoera zibil duela ere, familiaren kargura ez dela bizi alegatzen badu, horren eta bere helbidearen fede eman beharko du, baita etxebizitzaren titulartasuna edo alokairuaren pagamendua eta dituen baliabide ekonomikoak ere. Eskaera zehatz-mehatz aztertuko da, eskatzailearen eta bere gurasoen errenta eta benetako egoera egiaztatuz, baita behar dituen baliabide ekonomikoak irabazteko asmorik gabe ematen dizkionaren dohaintzak ere. Zehaztasun hauek ez badira argitzen, eskabidea ukatu eginen da.

II._Deialdian sartzen diren ikasketak.

2. araua. Deialdi honetan sartzen diren beka edo laguntzak ondoko ikasketa hauetarako izanen dira:

_Fakultateetan, unibertsitate kolegio edo institutuetan, goi eskola teknikoetan, unibertsitate eskoletan eta UHUNen egindako ikasketak, lizentziatu, ingeniari, arkitekto, diplomatu, ingeniari tekniko eta arkitekto tekniko izateko titulua erdietsi ahal izateko.

_Turismo Eskola Ofizialean edo honi atxikitako eskoletan egindako turismo ikasketak.

_Erlijio ikasketak.

_U. H.U.N.ek emandako 25 urtetik goitikoendako sarbide-kurtsoa.

_Bigarren zikloko ikasketa unibertsitarioak jarraitu nahi dituzten unibertsitate eskoletako tituludunentzako edo unibertsitateko irakaskuntzen lehenbiziko zikloa gainditu dutenentzako egokitzapen kurtsoak.

_Goi mailako heziketa zikloetara sartzeko prestakuntza-ikastaroa.

_Erdi eta goi mailako heziketa zikloak.

_Batxilergoa.

_Arte plastikoetako eta diseinuko eta arte aplikatuen eta lanbide artistikoen erdi eta goi mailako heziketa zikloak.

_Arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako ikasketak.

_Musika eta Dantzako oinarrizko eta erdi mailak.

_Aitorpen ofiziala duten musika kontserbatorioetako eta arte dramatiko, kantu edo dantzako goi eskoletako goi maila.

_Aitorpen ofiziala duten kultur ondasunak zaindu eta zaharberritzeko eskolak.

_Hizkuntza eskola ofizialetako oinarrizko zikloaren eta goi mailakoaren hizkuntza ikasketak.

_Gainerako ikasketa ofizialak, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak onetsitako plan baten araberakoak diren bitartean eta helburua, maila ertain nahiz goi mailako ikasketako titulu ofizial bat, berak luzatua, lortzea baldin badute eta Nafarroako Gobernuak berorientzat bereziki deialdirik egiten ez duenean.

III._Ikasketak zein ikastetxetan egin beharko diren.

3. araua. Beka edo laguntza eskatzen duten ikasleek beren ikasketak Espainiako Estatuko ikastetxe publiko nahiz pribatuetan, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak edo behar den autonomia erkidegoak aitortu eta baimenduak direnetan, burutu beharko dituzte.

IV._Ematen diren beka edo laguntza motak.

4. araua. Deialdi honetako beka edo laguntzen xedea izanen da premia duten familiei laguntza ematea, haien kideen ikasketa gastuen zati bat ordaintzeko.

Beka edo laguntzak honako kontzeptu hauetarako eskatu ahal izanen dira:

_Irakaskuntza, matrikula edo ikasketa tasak. Laguntza hau ez da eskatzen ahal Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, Nafarroako Gobernuak edo beste autonomia erkidego batek itundutako edo diruz laguntzen dieten zentroetako ikasleendako.

_Herri arteko garraioa (betiere garraioa diruz laguntzen ez bada eta bi tokien arteko distantzia 5 kilometrokoa edo hortik gorakoa bada).

Nafarroako Gobernuak antolatutako garraio unibertsitarioa erabiltzen dutenek ez dute zerbitzu horretako bidaiari dagokion laguntzarik jasoko.

_Jantokia (ikasleak astean bi egunez edo gehiagotan, eskola ordutegia dela kausa, etxetik kanpo bazkaldu behar badu eta dirulaguntzarik hartzen ez badu eta ikastetxea dagoen herritik familiaren etxea dagoen herrira gutxienez 5 km-ko tartea badago).

_Egoitza: distantzia handia delako, garraiobide erregularrik ez izan edo eskolara joateko bidaien maiztasunagatik.

Garraio, jantoki eta egoitzarako beka edo laguntzen ondorioetarako, bekadunak hautatuko dituen organoak familiaren etxetzat har dezake ikastetxetik hurbilen dagoena, legezko helbidea ez bada ere. esan nahi baita, deialdi honetako beka eta laguntzen ondorioetarako, famili unitateko kideek dituzten etxeetan ikastetxetik hurbilen dagoena hartuko da familiaren etxetzat.

Egoitzarako laguntza bateraezina da garraio eta jantokiari dagozkienekin, baita Nafarroako Gobernuak antolatutako garraio unibertsitarioari dagokionarekin ere.

Garraiorako eta jantokirako laguntza kopuruen batuketa ez da izaten ahal egoitzarako laguntza baino altuagoa.

_Laguntza Berezia (oso kasu bakanetan bakarrik, ikus 10.4.7. araua).

V._Laguntzarik jasoko ez duten kasuak.

5. araua. 1. Inoiz ere ez zaie ondoko ikasketei laguntzarik emanen: unibertsitateko hirugarren zikloa, espezializazioa, doktoretza, karrera bukaerako lan edo proiektua, lizentziaturako tesina, masterrak, Lehen Hezkuntza, Haur Hezkuntza, Gizarte Garantiako programak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloak, eta Nafarroan ikasketa planak iraungiak dituzten irakaskuntza ertainetako ikasketak.

5.2. Titulartasun publikoa duten ikastetxeetan, ikastetxe pribatu itunduetan edo diruz lagundukoetan eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza berariazkoa duten ikastetxeetan lanbide heziketa, batxilergoa edo erdi mailako beste ikasketa batean ari diren ikasleei ere ez zaie irakaskuntzarako bekarik emanen.

5.3. Ikastetxe publiko, itundu edo diruz lagundutako batean, edota familiaren etxetik hurbil egoteagatik aipatu beka edo laguntzen beharrik ez duen ikastetxe batean, ikasketak egiteko aukera izaki eta besteren batean matrikulatzen diren ikasleek, bakar-bakarrik jaso ahalko dituzte irakaskuntza, garraio, jantoki edo egoitzagatik beka edo laguntzak oso inguruabar bereziak, agiri bidez egiaztatuak, biltzen badira edo, bestela, Nafarroako Unibertsitatearen zentroren batean ikasketa homologatuak ikasteko baldin bada.

Edozein modutan ere, maila ez-unibertsitarioetako ikasketak egiteko bekak eta laguntzak martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak eman zituen hark, 9. artikuluan xedatutakoaren menpe egonen dira.

Foru Komunitatean bertan ikasketak egin ahal izan eta kanpoko ikastetxe batean matrikulatzen den ikasleari beka edo laguntza ondoko kasuotan bakarrik ematen ahal zaio:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasketak egiteko tokia, zeinetarako eskatu baita beka edo laguntza, eskatu eta eman ez bazaio, karrera edozein dela ere.

b) Ikaslea matrikulatu den ikastetxea hurbilago baldin badago bere etxetik Foru Komunitatean kokatuta daudenak baino.

Bi kasuotan, Nafarroako Foru Komunitatetik kanpoko ikastetxeetan eginiko goi mailako ikasketetarako, baldin eta Foru Komunitateko ikastetxeetako batean eginda baino garestiago ateratzen bada, Nafarroako ikastetxeetako ikasketei dagokien laguntza bakarrik emanen da.

5.4. Araubide libreko ikasketetan, eta hizkuntza eskola ofizialekoetan, ikasketa osagarriak direnez, bakar bakarrik irakaskuntza edo matrikulagatik emanen dira laguntzak.

5.5. Ez zaie beka edo laguntzarik emanen, lanbide jardueretan aritzeko gaitasuna ematen duen ikasketa tituluaren jabe diren ikasleei ere, non eta egin nahi dituzten ikasketak maila edo gradu handiagokoak eta titulu horren jarraipenekoak ez diren.

5.6. Ez zaio beka edo laguntzarik emanen famili unitateko ezein kideri, 2005eko urriaren 31n aurreko kurtsoetako beka edo laguntzen zenbatekoak itzultzeko badago.

5.7. Ez da bekarik emanen 1966ko Ikasketa Planeko musika eta dantzako erdi mailako ikasketetarako.

5.8. Ikasketak aldatzeko bekarik ez da emanen, ikasmailetan gora egiten ez bada. Batxilergoko 2. maila gainditu ondoren goi mailako prestakuntza zikloak egiten hasten diren ikasleak arau horretatik salbu geldituko dira.

5.9. Nafar emigranteen seme-alabentzat ez da bekarik emanen, horietarako propio beste deialdi bat baitago.

VI._Eskatzaileak bete beharreko baldintza orokorrak.

6. araua. Eskatzaileak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

A) Nafarroan bizilekua izan eta bertako erroldan sarturik izatea.

B) Errenta aitorpena egitera behartua egonez gero, PFEZren zergadun Nafarroan izatea, bai eskatzailea, bai famili unitateko gainerako kideak. Kasu guztietan, eskatzailearen famili unitateko kide guztiek beteak beharko dituzte izan zerga arloan dagozkien betebeharrak.

C) Beka edo laguntza eskatua duen familiakideak, deialdi honetan zehaztutako ikasketak egitea, bertan seinalaturiko ikastetxeetan.

D) 2005/2006 ikasturterako beka eskatua izatea, dela Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari, dela Eusko Jaurlaritzari (eskatzen diren baldintzak betetzen badira), eta beka ukatu badiete, ukoaren arrazoia ez izatea hauetako bat:

1._Aipatu deialdietan agiriak aurkezteko epeak ez betetzea.

2._Eskabideko oinarrizko datuak ez betetzea edo lehiaketa erabaki ahal izateko beharrezkoa den dokumentazioa, eskatu bazaio ere, ez aurkeztea.

E) Ikasturte berean beste ikasketa batzuetarako beste beka bat eskatu ez izana.

F) Ikasketetarako beka edo laguntzen eskatzailea eta onuradunak beharturik daude beka edo laguntza eman den xederako erabiltzera, klasera joatera, azterketetara aurkeztera eta, gastuak, zeinetarako ematen baita laguntza, ordaintzera.

VII._Maila ez-unibertsitarioko ikasketetarako baldintza akademikoak.

7. araua. 1. Irakaskuntza ertainetako beka edo laguntza lortzeko ezinbestekoa da eskatzaileak 2005/2006 ikasturterako kurtsoz igotzea, indarra duten ikasketa planen arabera.

Batxilergoko eta erdi edo goi mailako heziketa zikloetako lehen kurtsoan matrikulatuta egoteko baldintzak beteak izatea.

Ikasketa ez-unibertsitarioetako ikasketen kurtsoetan, zeinetan kurtsoz igotzen ahal den irakasgai edo lanbide moduluren bat gainditu ez arren, beka emanen da baldin eta irakasgai bat edo lanbide modulu bat baino gehiago uzten ez bada.

7.2. Kurtsoa errepikatzen ari diren ikasleei ez zaie bekarik emanen.

7.3. Irakaskuntza ertainetako ikasleen matrikulak kurtso osokoa izan beharko du, kasu bakoitzean indarra duen ikasketa planaren arabera. Ondokoa salbuespentzat hartuko da:

Urrutiko Batxilergoaren ikasketa ofizialetako ikasleek, aurrez lehen kurtso osoan matrikulaturik egon badira eta, beraz, irakasgai solteetako matrikula egin badezakete, beka erdietsi ahal izateko, gutxienik lau irakasgaitan matrikulatu beharko dute eta horiek osorik gainditu.

7.4. Ikasketarik egin gabe ikasturterik iragan bada, 2004/2005erako aipatu diren baldintzak egindako azken kurtsoari buruz eskatuko dira.

7.5. Bekadun izaeraz osoki edo partzialki egindako irakaskuntza ertainen ikasketetan, ezin izanen da beka edo laguntzarik lortu ikasketa aldaketako kasuetan, aldaketa horrek hezkuntza prozesuan ikasturte bat edo gehiago galtzea baldin badakar, 5.8 arauan xedatutakoa izan ezik.

7.6. Gainditu gabeko irakasgairen bat edo lanbide moduluren bat baldin badu eta aurreko arauek ikasleari beka edo laguntza eskatzeko bide ematen badiote, beka edo laguntzaren zenbatekoa % 70era murriztuko da, eskatzailea sartuta dagoen per capita errenta-tartearen arabera eskubidezkoak diren kontzeptu guztietan.

VIII._Unibertsitate mailako ikasketetarako baldintza akademikoak.

8. araua. 1. Unibertsitate mailako ikasketetarako beka edo laguntza lortzeko, honako baldintza akademiko hauek bete behar dira:

A) Kredituka egituratutako ikasketak (ikasketa plan berriak).

1._2004/2005 ikasturtean ondoko kalifikazioak lortzea:

Goi eskola teknikoetako, itsasgintza zibileko, informatika fakultateetako, arkitektura eta ingeniaritza teknikoko eta informatikako unibertsitate eskoletako ikasketetan, ekain eta iraileko deialdietan matrikula egin zuen kredituen % 70 gutxienik gainditzea.

Gainontzeko unibertsitate edo goi ikastetxeetako ikasketak badira, ekain eta iraileko deialdietan matrikula egin zuen kredituen % 80 gutxienik gainditzea.

Bi kasuetan gainditu gabeko irakasgaitzat hartuko dira, baita ere, ikasleak azterketa deialdiren batean uko egin edo matrikula baliogabetu duenean.

2._Ikaslea, lehen aldiz, gutxienik, 2005/2006 ikasturtean ondoko kreditu kopuruan matrikulaturik egotea: ikasketa plana osatzen duten kredituen kopurua zati ikasketa plan horren urte kopurua, eta betiere 54 kreditu bederen.

Ikasketa planek edo unibertsitateko arauteriak mugatzen badute ikaslea matrikula daitekeen kredituen kopurua, ikasleak beka lor dezake baldin eta ahal duen irakasgai edo kreditu guztietan matrikulatzen bada, aurreko lerroaldeak aipatu gutxieneko kopurura iristen ez bada ere. Hori guztia ikastetxeko matrikula ziurtagirian agertu beharko da.

B) Kurtsoka egituratutako ikasketak (lehenagoko ikasketa planak).

1._2004/2005 ikasturtean ondoko kalifikazioak lortzea:

Goi eskola teknikoetako, itsasgintza zibileko, informatika fakultateetako, arkitektura eta ingeniaritza teknikoko eta informatikako unibertsitate eskoletako ikasketetan, gehienez ere bi irakasgai kenduta ekain eta iraileko deialdietan matrikula egin zuen gainerako irakasgai guztiak gainditzea.

Gainontzeko unibertsitate edo goi ikastetxeetako ikasketak badira, ekain eta iraileko deialdietan matrikula egin zuen gainerako irakasgai guztiak gainditzea, irakasgai bat kenduta gehienez.

Bi kasuetan gainditu gabeko irakasgaitzat hartuko dira, baita ere, ikasleak azterketa deialdiren batean uko egin edo matrikula baliogabetu duenean. Lauhileko edo seihileko irakasgaiak urteko irakasgai erditzat hartuko dira.

2._Ikaslea, 2005/2006 ikasturtean, hurrengo kurtsoko irakasgai guztietan lehen aldiz matrikulaturik egotea.

8.2. Gutxieneko irakasgai edo kreditu kopuruan baino gehiagotan matrikulaturik badago, foru agindu honetan ezarritako baldintza akademikoak baloratzeko denak hartuko dira kontuan.

Hori deusetan ukatu gabe, hautapen organoek baloratu eta aintzat hartu ahalko dute ikaslearen ohi ez bezalako aprobetxamendu akademikoa, kasuan kasuko ikasketa planak ezarritako urte kopuruan baino denbora laburragoan egiten baditu bere ikasketak.

Ikasleak 2005/2006 ikasturtean matrikulaturik egon behar duen irakasgai edo kredituen gutxieneko kopurua, aurreko idatz-zatietan finkatutakoa, ez zaie karrerako azken kurtsoa egiten ari direnei eskatuko, aurreko kurtsoko edo kurtsoetako aprobetxamendu akademiko hobea dela kausa matrikulatutako gutxieneko irakasgai edo kreditu kopuru hori ez badute. Horregatik ez bada, 2005/2006 ikasturtean matrikulaturiko irakasgai edo kredituak egonaldirako beka lortzeko behar diren % 50 izanen dira gutxienez.

Aurreko idatz-zatiek aipatu gutxieneko horietan ez dira inolaz ere sartuko espezialitate desberdinetako irakasgaiak edo kasuan kasuko titulua eskuratzeko beharrezkoak direnak gainditzen dituzten kredituak, edo irakasgai baliozkotuak.

Beka lortu ahal izanen da ikasketa planaren kurtsoak adina deialditan, eta horietan soilik.

8.3. UHUNek hogeita bost urtetik goitikoentzat antolatzen duen unibertsitatera sartzeko prestakuntza kurtsoa egiten duten ikasleek, kurtso horretarako beka urte bakarrean izanen dute.

UHUNen emandako lizentziatu edo diplomatu ikasketetarako, goi kurtsoko matrikula gehienez bi ikasturteko epean egin behar da, aurreko kurtsoan %50eko beka eman bazen.

8.4. Ikasketarako beka edo laguntza lortzen duten goi ikasketetako ikasleei 2004/2005 ikasturtean gainditu gabeko irakasgai edo krediturik gelditu bazaie, eskubide den kontzeptu guztiengatik soilik % 70 ordainduko zaie, eskatzailea sarturik dagoen per capita errentaren tartearen arabera.

IX._Baldintza ekonomikoak.

9. araua. Eskatzen diren baldintza ekonomikoak honako hauek dira:

9.1. Ikasketetarako beka edo laguntza jaso ahal izateko deialdi honetako 9. eta 10. arauetan ezarritako per capita errentako eta famili ondareko mugen arabera jokatuko da.

9.2. Famili errenta.

a) Famili unitatea zer den.

Famili unitateko kide zenbakarriak dira ikaslea, haren aita eta ama, edo, halakorik balitz, tutorea edo adin ttikiko ikaslearen zaintza eta babesa duen pertsona, 2004ko abenduaren 31n 30 urte baino guttiago izan eta familiaren etxebizitzan bizi diren senide ezkongabeak eta % 33 edo gehiagoko minusbalioa legez aitortua duten senide zaharragoak ere.

Gurasoak bereiziak edo dibortziatuak badaude, beka eskatzen duen ikaslearekin bizi ez dena, aita edo ama, ez da zenbatuko.

Hala ere, ezkontide edo bikotekide berria zenbakarria izanen da eta haren errentak eta ondasunak familiaren errenta eta ondasunetan sartuko dira. Egitatezko bikoteen kasuan, berdin jokatuko da.

Ikaslea ezkondua bada edo bikotekidearekin bizi bada, famili unitatea eurek osatuko dute, bai eta arestian aipatu diren adin, bizikidetasun eta minusbalioaren gaineko baldintzak betetzen dituzten seme-alaba ezkongabeek ere.

b) Famili unitateko kide bakoitzaren errenta nola kalkulatu.

2004ko PFEZaren aitorpena egitera behartuta dauden famili unitateko kideen kasuan, bakoitzaren errenta ondokoa izanen da:

_Zerga oinarriaren zati orokorra.

_Kenduta ezkontidearen aldeko pentsio konpentsatzaileak eta janariengatiko urtesariak, epailearen erabakiz eskatzailearen seme-alaben alde ezartzen direnak izan ezik.

_Gehi likidazio oinarri berezia, gehi oinarri honi aplika dakizkiokeen balizko murriztapenak ondokoengatik: pertsonaren gutxieneko diru sarreragatik, familiaren gutxieneko diru sarreragatik eta Gizarte Segurantzari aplikaturiko kotizazioengatik.

_Gehi PFEZtik salbuetsita dauden gainerako Errentak, hala nola erabateko balioezintasun iraunkorra edo balioezintasun handia, kalte-ordainak, loteria sariak, gurasoek seme-alabentzat emandako urteko elikagai gastuak, kontuan hartu gabe jasotako ikasketa beka edo dirulaguntzak

Bestela erranik, bakoitzaren errenta kalkulatzeko 2004ko ekitaldiko PFEZren lauki hauekin ondoko eragiketa egin behar da:

507 laukia-511 laukia + 524 laukia+ 811 laukia+ 812 laukia+ 529 laukia

PFEZren aitorpena egitera beharturik ez dauden famili unitateko kideen kasuan, kide horiek 2004. urtean eskuratutako dirusarrera gordinen batura, edozein dela beren iturria, barnean sarturik ondasun higiezinak akuratzeagatik jasotako errentak eta enpresa, lanbide eta nekazaritzako jardueren kasuan, dirusarrera garbiak. Ateratzen den zenbatekotik besteren konturako langileen gizarte segurantzako kotizazioak kendu beharko dira.

c) Famili errenta erabilgarria nola kalkulatu.

Famili errenta erabilgarria ondokoak batuta ateratzen dena da: eskatzailearen eta ezkontidearen banakako errentak eta famili unitateko gainerakoen banakako errenten %50 (aurreko atalean ezarritakoaren arabera kalkulatutako errentak). Guztira ateratzen den zenbatekoari kenduko zaizkio 2004ko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko Zerga aitorpenetako Aurretiazko Kuota Diferentziala (famili unitateko kideei dagozkien aitorpenak, 578 laukia, edo, bestela, 569).

9.3. Famili errenta erabilgarriaren kenkariak.

Beka emateari dagokionez ezarri denaren arabera famili errenta erabilgarria lortu eta gero, errenta horretatik kontzeptu hauei dagozkien kopuruak kendu ahalko dira:

A) Familia ugaria.

_Hiru edo lau seme-alaba dituzten familiak: 502 euro seme-alaba bakoitzarengatik.

_Lau seme-alaba baino gehiago dituzten familiak: 502 euro lehenbiziko seme-alaba bakoitzarengatik.

eta 670 euro haur bakoitzarengatik, bosgarrenetik hasita.

B) Familiako buruaren, ezkontidearen, ikaslearen edo anai-arrebetako baten minusbaliotasuna:

_1.675 euro % 33ko minusbaliotasuna edo handiagoa duen kide bakoitzeko.

_2.405 euro % 66ko minusbaliotasuna edo handiagoa duen kide bakoitzeko.

C) Unibertsitateko ikasketak direla eta etxetik kanpo bizi diren bi anai-arreba edo gehiago daudenean:

_1.037 euro egoera horretan dagoen seme edo alaba bakoitzeko.

9.4. Famili errenta alde batera utzita, beka ukatu eginen da familiako kide konputagarri guztien ondarea dela eta, famili unitateko kideen ondasun eta eskubideen ondare garbiaren balioa (hiri finkak, ohiko etxebizitza barne, landa ondasunak, merkataritza, industri edo lanbide jarduerei lotutako ondasun higigarriak, nekazaritzako makineria, abelburuak, tituluak, baloreak, ordain errazak diren kredituen eskubideak edo banku-gordailuetan den eskudirua eta gainerako ondasun edo eskubideak) 300.241 eurokoa baino handiagoa bada.

Ondasun eta eskubide hauek PFEZn ezarritako arauei jarraikiz zenbatuko dira.

Orobat, beka edo laguntza ukatu eginen da famili unitateko kide konputagarri bat edo batzuk enpresa, merkataritza, industri, nekazaritza eta abeltzaintza edo lanbide jardueren titular izan eta, enpresa horren igorpen eta trafikoko jardunean, urteko bolumena 403.705 eurokoa baino handiagoa bada, Balio Erantsiaren Zerga kenduta.

Ondare eta negozio bolumenaren gainean 9.4 arau honetan ezarritako gehienekoak % 20an handituko dira famili unitatearen bosgarren kidetik aurrera.

9.5. Eskatzaile den famili unitatearen kide guztiek beren betebehar fiskal eta parafiskalak eguneratuak edukitzea.

Baldin eta behin-behineko ebazpena ematen den unean ez badituzte betebeharrak eguneratuak, bete dituztela egiaztatzen duen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria eraman beharko dute, behin-behineko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta gehienez ere hilabeteko epean.

Beka edo laguntza eskatu duenak edo haren famili unitateko kideek, PFEZren aitorpena aurkeztera beharturik egonik, PFEZren aitorpen osagarriak aurkezten badituzte, errenta iturri berberengatik edo beste batzuengatik, besterik gabe eskatutako beka edo laguntza ukatuko zaie, edozein direla ere inguruabarrak edo aurkezten den dokumentazio osagarria.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak egindako PFEZaren likidazio behin-behineko edo behin betikoa badago, hori erabiliko da familiako per capita errenta zehazteko.

9.6. Honako kontzeptu hauei dagokienez: oinarri orokorra, berezia, zerga oinarria, likidazio oinarria, konpentsazioak, murriztapenak, errenta salbuetsiak, pentsio planak, gizarte aurreikuspeneko sistema alternatiboak, gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, atxikipenak, PFEZren konturako ordainketak, aurretiazko kuota diferentziala eta PFEZren aitorpena egin beharra, legeriak agintzen duenari men eginen zaio.

9.7. Baldin eta 2004. urteari buruz aitortutako inguruabar ekonomikoek PFEZren aitorpenak aurkezteko datan espero ez zen urripen larriren bat jasan badute, errentak erdiesten dituen famili unitateko kideren bat hiltzen bada edo lan-ezgaitasun edo langabezia egoerara iragan bada, eskatzaileak horrela adieraziko du espresuki eskabideari atxikitako orri batean eta egoera hori egiaztatzen duten agiriak erantsi beharko dizkio nahitaez, 2004. urteko PFEZren aitorpenaren kopiarekin batera.

Aldaketa hori eskabidea aurkeztu denetik deialdi honetako behin-behineko ebazpena bitartean gertatuko balitz, berdin jokatu beharko litzateke eskabidea Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistro Orokorrean (Santo Domingo k., z.g., 31001 Iruña) aurkeztuz, Beka Bulegoari zuzendurik.

Geroagoko 14.2 arauan aipatu epea amaitutakoan ez da onartuko 2004. urtearekin alderatuta dirusarreren urripen larria egiaztatuko lukeen beste dokumentaziorik.

9.8. Eskatzailea ikaslea bera bada eta bere kargura dirusarrerarik gabeko ahaiderik badu (guraso edo/eta senideak), horiek elementu zatitzaile izanen dira, egoera hori agiri bidez frogatzen baldin badu, betiere, eta bere karguko ahaideen dirusarrerak batu eginen dira familiaren per capita errenta ateratzeko.

9.9. Lanbidearteko gutxieneko soldata baino famili errenta txikiagoa duten famili unitateen eskaerak Ekonomia eta Ogasun Departamentura igorriko dira, azterketa zehatz-mehatza egin diezaien.

Edozein errenta-iturri ezkutatzen bada, eskatutako laguntza ukatuko da.

Iruzurrari aurre egiteko asmoz, bekak erdiesteko aurkezten diren eskabideen gaineko kontrolean, hezkuntza administrazioak erabaki dezake aurreko idatz-zatiak aipatzen duen ezkutatzea eman dela, edonolako frogaren bidez eta, bereziki, administrazio publikoetako beste organoetan dauden datuez baliatuz.

Bekarako eskabidea aurkezteak berekin dakar Hezkuntza Departamentuari baimena ematea ondareari eta errentei buruz behar dituen datuak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bidez lortzeko, betiere bekaren ondorioetarako.

X._Beka eta laguntzen zenbatekoa eta horiek eskuratzea.

10. araua. 1. Nafarroako Gobernuak ikasle batengatik beka edo laguntzaren bat ematen badu, eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzak ere ikasle horri beka edo laguntza ematen badio edo tasa akademikoak ordaintzetik salbuesten, Nafarroako Gobernutik bi zenbateko horien guztirako absolutuen arteko aldea bakarrik jasotzeko eskubidea izanen du, Nafarroako Gobernuarena beste entitateak emandakoa baino handiagoa baldin bada, betiere. Bien arteko aldea zero edo Nafarroako Gobernuarena txikiagoa denean, nahitaez beste entitateak emandako beka edo laguntza hautatuko du. Aipatu alde hori kalkulatzeko, ez da sartuko Nafarroako Gobernuak emandako Laguntza Bereziaren zenbatekoa, ezta Nafarroako Unibertsitatean, Iruñeko "San Miguel Arcángel" Ikasketa Teologikoetako Goi mailako Ikastetxean eta Nafarroako Turismo Eskolan matrikulatutako ikasleentzat irakaskuntza kontzeptuagatik eman laguntzak ere, edota Hezkuntza eta Zientzia Ministeriotik edo Eusko Jaurlaritzatik liburuen edo eskolako materialaren kontzeptuagatik har daitezkeenak.

10.2. Bestelako kontzeptuengatik matrikulak merkeago ateratzen badira, edo doan, onura horiek irakaskuntzagatik emandako laguntzaren zenbatekotik deskontatuko dira.

10.3. Beka edo laguntzaren zenbatekoa orokorrean zehazteko, eskaerak familiaren per capita errentaren ordenaren arabera jarriko dira, 9. arauan ezarritakoa kontutan hartuz eta ondoko tarte hauek bereiziz:

KIDE 1. TARTEA 2. TARTEA 3. TARTEA 4. TARTEA

KOPURUA (Euroak) (Euroak) (Euroak) (Euroak)

1 5.646 7.396 8.809 9.777

2 11.292 14.793 17.618 19.554

3 16.938 22.189 26.426 29.331

4 22.585 29.586 35.235 39.108

5 28.231 36.982 44.044 48.885

6 33.877 44.379 52.853 58.662

Beste edozein

kiderengatik 4.662 6.107 7.272 8.071

10.4. Beka edo laguntzen zenbatekoa, honako hau izanen da irakaskuntza mailen arabera:

10.4.1. Irakaskuntzagatiko beka edo laguntzak.

Irakaskuntza kontzeptuari dagokionez, irizpide hau aplikatuko da zenbatekoa kalkulatzeko:

Unibertsitate maila edo Goi Mailako Arte Irakaskuntzak.

a) Ikasketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan egiten badira, errenta tarteei dagozkien bekak honako hauek izanen dira:

_1. tartea: tasa ofizialen zenbatekoaren % 100.

_2. tartea: tasa ofizialen zenbatekoaren % 70.

_3. tartea: tasa ofizialen zenbatekoaren % 50.

b) Unibertsitate ikasketak Nafarroako Unibertsitatean, Iruñeko "San Miguel Arcángel" Ikasketa Teologikoetako Goi mailako Ikastetxean eta Nafarroako Turismo Eskolan egiten badira, ondokoak izanen dira beka edo laguntzak, errenta tarteen arabera:

1. tartea: ikastetxe pribatu horretako eta ikastetxe publikoko matrikula kostuen arteko aldearen % 93. (Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko tasak).

2. tartea: ikastetxe pribatu horretako eta ikastetxe publikoko matrikula kostuen arteko aldearen % 80. (Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko tasak).

3. tartea: ikastetxe pribatu horretako eta ikastetxe publikoko matrikula kostuen arteko aldearen % 53. (Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko tasak).

4. tartea: ikastetxe pribatu horretako eta ikastetxe publikoko matrikula kostuen arteko aldearen % 40. (Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko tasak).

Idatz-zati honetako goi mailako ikasketak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan ikasteko beken zenbatekoak, irakaskuntza kontzeptuari dagozkionak, zehaztu portzentajeen arabera kalkulatuko dira eta ez dira inolaz ere ondokoak baino handiagoak izanen:

1. tartea: ikasketa berberak ematen dituen ikastetxe publikoko Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko tasa halako 4,8.

_2. tartea: ikasketa berberak ematen dituen ikastetxe publikoko Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko tasa halako 3,5.

_3. tartea: ikasketa berberak ematen dituen ikastetxe publikoko Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko tasa halako 2,5.

_4. tartea: ikasketa berberak ematen dituen ikastetxe publikoko Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko tasa halako 1,5.

c) Ikasketak egiten badira arestiko a) eta b) idatz-zatietan sartzen ez diren goi mailako ikasketak ematen dituzten beste ikastetxe publiko zein pribatuetan, bekak ondokoak izanen dira:

_1. tartea: Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko tasa ofizialen zenbatekoaren % 100.

_2. tartea: Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko tasa ofizialen zenbatekoaren % 70.

_3. tartea: Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko tasa ofizialen zenbatekoaren % 50.

Aurreko lerroaldeetako tasen zenbatekoa kalkulatzeko ez dira kontuan hartuko bigarren aldiko edo hurrengo aldietako kreditu edo irakasgaien matrikulak, ezta administrazio zerbitzuak ematearen ondoko tasa hauek ere: espedientea irekitzea ikasketak hasteagatik, lekuz aldatzea, nortasun txartelak luzatzea, baliozkotzeak, e.a.

Maila ez-unibertsitarioa.

Nafarroako ikastetxe itunduetan, 2005/2006 ikasturtean, irakaskuntzarako laguntza modura, goi mailako heziketa zikloak egiten dituzten ikasleei emanen zaie, 2005eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan ezarritako hileroko kuoten % 100, % 70 eta % 50, hurrenez hurren, familiaren per capita errentako 1., 2. eta 3. tarteen arabera, bai eta, era berean, 20064ko ekitaldirako ezartzen direnena ere.

Derrigorrezkoen ondoko maila ez-unibertsitarioetako edo goi mailako heziketa zikloetako gainerako ikasketetako ikasleentzat, aurreko kasuan sartuak ez daudenentzat, dirulaguntzarik jasotzen ez duten edo itundu gabe dauden ikastetxe pribatuetan ari izanik, bekak honela emanen dira:

1. tartea: 445 euro. 2. tartea: 261 euro. 3. tartea: 163 euro.

Hizkuntza Eskola Ofizialak:

Irakaskuntza: ofiziala. 1. tartea: 68,08 euro. 2. tartea: 50,18 euro. 3. tartea: 36,06 euro.

Irakaskuntza: librea. 1. tartea: 28,67 euro. 2. tartea: 20,06 euro. 3. tartea: 14,30 euro.

10.4.2. Garraiorako beka edo laguntzak.

Garraioaren kostua kalkulatzeko, herrien arteko distantzia (Km) bider astean egin beharreko bidaia kopurua eginen da. Eta gero, hortik ateratzen dena bider 2,24.

Aurreko formulan kalkulatutako kostuaren ehuneko jakin bat ordainduko da, per capita errentaren tartearen arabera.

1. tartea: 100eko 100. 2. tartea: 100eko 80. 3. tartea: 100eko 60.

2005/2006 ikasturtean goi mailako heziketa zikloen bigarren kurtsoan egon eta ikasturtearen zati batean lantoki batean prestakuntza praktikak egiten dituzten ikasleek garraiorako laguntzaren % 70 baizik ez dute jasoko.

10.4.3. Jantokirako beka edo laguntzak.

Janariak astean: 5. 1. tartea: 550,10 euro. 2. tartea: 385,07 euro. 3. tartea: 275,04 euro.

Janariak astean: 4. 1. tartea: 440,09 euro. 2. tartea: 308,06 euro. 3. tartea: 220,03 euro.

Janariak astean: 3. 1. tartea: 330,04 euro. 2. tartea: 231,04 euro. 3. tartea: 165,02 euro.

Janariak astean: 2. 1. tartea: 220,03 euro. 2. tartea: 154,03 euro. 3. tartea: 110,05 euro.

10.4.4. Egoitzarako beka edo laguntzak.

1. tartea: 2.247 euro. 2. tartea: 1.572 euro. 3. tartea: 1.123 euro.

Nafarroako Gobernuaren egoitzetan, horien kostua errentaren 1. tarterako ezarri dena baino txikiagoa denean, bertan dauden ikasleek egoitzari dagokion beka edo laguntzatzat ondokoa hartuko dute, tarifa ofizialen gainean kalkulatua:

1. tartea: 100eko 100. 2. tartea: 100eko 70. 3. tartea: 100eko 50.

2005/2006 ikasturtean erdi edo goi mailako heziketa zikloetako bigarren kurtsoa egiten ari diren ikasleek, haien jarduna lantokietako prestakuntza baldin badute, bakarrik hartzen ahalko dute egoitzarako laguntza, baldin eta garraiobide erregularrik ez bada edo, bestela, familiaren bizitokiaren eta prestakuntza gauzatzen den enpresaren kokalekuaren artean distantzia handia izan eta aipatu laguntza beharrezkotzat jotzen bada. Horrelako kasuetan, emanen den laguntza izanen da idatz-zati honetako lehenbiziko lerroaldean egoitzarako aipatzen den laguntza orokorraren %35, betiere eskatzailearen errenta tartearen arabera.

10.4.5. UHUN eta Urrutiko Batxilergoko ikasleek goian orokorki adierazitako zenbatekoen % 50 jasotzeko eskubidea izanen dute garraioarengatik, baina ez dute egoitza eta jantokiagatik laguntzarik izateko eskubiderik izanen.

UHUNen baita ere, irakaskuntzagatik, orokorki adierazitako zenbatekoen % 50ari dagokiona soilik jasotzeko eskubidea izanen dute, non eta ez diren kurtso osoan matrikulatzen.

10.4.6. Nafarroan ekintza terroristetan hilda edo lanerako ezinduak gelditu direnen seme-alabei, haiekiko menpekotasun ekonomikoa dagoenean, beka edo laguntzen gehieneko zenbatekoak emanen zaizkie, betiere ikasleak deialdi honetan eskatzen diren baldintza akademikoak betetzen baditu.

10.4.7. Laguntza berezia.

Behar ekonomiko larria deklaratu eta frogatzen duten famili unitateek bakarrik izanen dute horretarako aukera.

Laguntza berezia jasotzeko eskubidea izateko beharrezkoak izanen dira, deialdi honetako baldintza orokorrez gain, ondoren aipatzen diren 1. eta 2. baldintzak eta 3. idatz-zatian zehazten direnetakoren bat:

1. Per capita errenta 2.624 euro baino ttikiagoa izatea.

2. Laguntzaren xede den ikaslea 1989ko irailaren 1a baino lehen jaioa izatea.

3. Ondoko multzoetako batean dauden familiak:

a) Errenta hartzaile nagusia langabezian duten familiak.

b) Erabateko umezurtzak.

c) Aita edo ama ezkongabeen edo dibortziatu edo legez bereizitako ezkontidearen seme-alabak, dirusarrera bakarra kasu bakoitzean sortutako mantenu-sariak direnean.

d) Gurasoek edo ikasleak berak legez kalifikatutako minusbaliotasunen bat dutenean (%33an edo gehiago).

e) Errenta jasotzaile nagusia pentsioduna duten familiak.

Betiere, laguntza eman aitzinetik benetako egoera sozioekonomikoa zehatz-mehatz aztertuko da, eta aurreko baldintzak egiaztatzen dituzten agiriekin batera, PFEZren aitorpenaren kopia eta Gizarte Laguntzako Unitateek, Gizarte Zerbitzuek edo Udalek emandako agiri bereziak aurkeztu beharko dira.

Laguntza bereziagatik emandako zenbatekoak hauexek izanen dira:

_Maila unibertsitarioko ikasleendako: 1.271 euro bitarte.

_Goi mailako heziketa zikloetako ikasleendako: 928 euro bitarte.

_Deialdi honetan sartutako gainontzeko ikasleendako: 675 euro bitarte.

10.4.8. Beka edo laguntzako kontzeptu guztiak baturik, guztira ordainduko den kopurua ezin izanen da lanbidearteko gutxieneko soldataren indarreko zenbatekoa baino altuagoa izan (gaur egun 7.182 eurokoa), ikasle jakin bati eman zaizkion laguntza guztien baturak kopuru hori gainditzen badu ere.

XI._Beka emateak eta ukoak.

11. araua. 1. Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emanen du beka edo laguntzen eskabideei buruzko behin-behineko ebazpena, eta Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak behin betikoa, ebazpen baten bidez eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposatuta.

11.2. Beka edo laguntzaren kontzesioa eskatzailearen alde eginen da legezko ondorio guztietarako.

11.3. Hezkuntza Departamentuak edozein momentutan agintzen ahal du laguntza ematerakoan oinarri izan ziren eskaera espedienteak berrikusteko, horietan ezarritako datuak egiazkoak ote diren ziurtatzeko.

11.4. Ikerketa prozesuan laguntzen ez duten onuradunei edo eskatzen zaizkien argibide eta dokumentuak aurkezten ez dituztenei, onuradun bezala baja emanen zaie besterik gabe, eta beka edo laguntza kontzeptuan hartutako diru kopuruak berehala itzuli beharko dituzte.

11.5. Ikasketa, ekonomia edo inguruabarrei buruzko datuak ezkutatu edo faltsutzeak, emandako laguntzak bertan behera utzi eta atzera itzuli beharra ekartzen ahalko du.

XII._Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Beka edo laguntzetarako eskaerak inprimaki ofizialetan aurkeztuko dira. Horiek Nafarroako irakaskuntza ertain eta unibertsitarioetako ikastetxeetan eta Hezkuntza Departamentuko bulegoetan eskuratzen ahalko dira eta, deialdian onartuak izateko, beren puntu guztiak bete beharko dira.

Eskabidea 3 inprimakik osatzen dute: "A", "B" eta "C1" edo "C2".

Horrela beteriko eskabideari honako hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Elbarritasun pentsioaren, langabezi sariaren eta PFEZri atxiki gabeko beste dirusarreren ziurtagiriak, horiek guztiak 2004. urteari buruzkoak.

b) Estatuari egindako beka eskaeraren gordekinaren fotokopia (horretarako baldintzak betetzen badira).

c) Dirusarrera zein familiabururen izenean egitea nahi den, haren izeneko banku, aurrezki kutxa edo kreditu kooperatibako libretaren lehen orriaren fotokopia. Bat bakarra finkatuko da famili unitate bakoitzeko.

d) Eskatzailearen, ezkontidearen eta 14 urte edo gehiago dituzten familiakideen NANaren eta IFZren fotokopiak.

e) Famili unitateak PFEZren aitorpena egin ez badu, legez horretara beharturik ez dagoelako, honako hauek erantsi beharko dizkio eskabideari:

_Udalak luzaturiko erroldatze eta bizikidetza egiaztagiria.

_Besterentzat lanean ari direnen edo pentsiodunen kasuan 2004. urtean izandako dirusarreren frogagiria.

_Enpresario edo profesional liberalen kasuan, 2004. urtean izandako dirusarrera gordinen aitorpena.

f) Egoki irizten diren dokumentu eta ziurtagiriak oro.

XIII._Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

13. araua. 1. Nafarroako Gobernuaren 2005/2006 ikasturterako beka edo laguntza eskabideak hiru inprimaki mota ditu:

1. "A" inprimakia, familiaren datu orokorrak dituena.

(Inprimaki honen bi aldeak berdinak dira, 2004/2005 ikasturteko bekadunei gure datu-basean haiei buruz dauden datu pertsonalekin igortzeko, haiek egiaztatu ondoren datu horietakoren bat okerra izanez gero, atzeko aldea osorik bete dezaten datu zuzenak idatziz).

2. "B" inprimakia, beka edo laguntza zertarako eskatzen den eta Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren edo Eusko Jaurlaritzaren bekaren datuak jasotzen dituena.

3. "C1" inprimakiak, ikasketei buruzko datuak jasotzen dituztenak. Unibertsitateko ikasketak badira eta horien ikasketa planak kredituka egituraturik badaude, "C2" inprimakia bete beharko da.

"A" inprimakiaren ale bakarra aurkeztuko du familia bakoitzak (baldintza hori betetzen ez duten eskaerak ez dira onartuko).

"B" eta "C1" edo "C2" inprimakietatik ale bana aurkeztuko da beka edo laguntza eskatzen duen kide bakoitzeko.

13.2. Eskaera, dokumentazio guztia beterik duela, lankidetzan ari diren ikastetxeetan (Nafarroan) edo Hezkuntza Departamentuko bulegoetan (Santo Domingo kalea, z.g., 31001 -Iruña) aurkeztu beharko da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasi eta 2005eko urriaren 31ko 14:30 bitarteko epean.

2006ko otsailean hautespen kurtso bateko irakasgai bat edo bi gainditzeko duten unibertsitarioek, horiek gainditu eta hurrengo kurtsoan matrikulatzen badira, 2006ko martxoaren 17ra arteko denbora izanen dute eskaera aurkezteko (aurreko epeetan famili unitateko beste kideren batek beka edo laguntzarik eskatu badu, horren kontrol zenbakia eman beharko du).

13.3. Eskaera, bertan adierazitako datu, ziurtagiri eta gainerako dokumentuak goitik behera behar bezala bete ondoren aurkeztuko da.

Eskatzaileen borondatetik kanpoko inguruabarrak direla eta, eskaturiko ziurtagiriak inprimakietan jaso ezin direnean, egokiak diren dokumentuak erantsi beharko dizkiote eskaerari.

13.4. Ez dira onartuko deialdi honen barnean sartzen ez diren ikasketa edo ikastetxeei buruzko eskaerak, edo V. arauan espresuki aipatzen diren kasuei buruzkoak.

13.5. Eskaerak biltzeko lankidetzan ari diren ikastetxeek, Beka Bulegora igorriko dituzte, 2005eko azaroaren 10a baino lehen, aurkeztutako eskabideen zerrenda bikoiztua, alfabetoaren arabera ordenaturik, baita espedienteak ere, osorik bete eta eginbideturik direla.

XIV._Ebazpena eta erreklamazioak.

14. araua. 1. Onartu diren eta ukatu diren beka eta laguntzen behin-behineko zerrenda Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko da, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposatuta.

14.2. Behin-behineko zerrenda hori ontzat jotzen ez duten eskatzaileek espedienteak berrikus ditzala eskatzen ahal diote Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari. Horretarako hilabeteko epea izanen da Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina. Zerbitzu horrek, halaberean, ofizioz berrikusten ahal ditu espedienteak, deialdi honetan aurreikusitakoaren aurkako arau-hausterik edo akatsik baldin bada.

14.3. Berrikusteko eskabideak aurkezteko epea akitzen denetik hiru hilabete iragan ondoren, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposatuta, onetsiko da eman eta ukatzen diren beka eta laguntzen zerrenda, baldin eta ofizio bidezko berrikuspenak, edo interesatuak hala eskatutakoak, behin-behineko ebazpenean aldaketak ekarri baditu.

14.4. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposatuko du aldakuntzak behin betikoz ebatzi daitezela, Beken Batzordearekin kontsultatu ondoren.

Batzorde horrek bekak ematea proposatzen ahalko du deialdi honetako baldintza ekonomiko eta emaitza akademiko guztiak bete ez arren, batzordearen ustez beka edo laguntza jasotzeko merezimendu aski, behar bezala egiaztatuak, aurkezten dituzten ikasleei.

Beken Batzordeak honako kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia.

Buruordea: Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendaria.

Batzordekideak: Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria edo haren eskuordea.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntzako Goi mailako Ikuskatzailetzaren Arloko zuzendaria.

Ikasketetarako Laguntzen Ataleko burua.

Beka Bulegoko burua.

Hezkuntzako ikuskatzaile tekniko bat.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko ikuskatzaile edo kudeatzaile bat.

Maila ez-unibertsitarioetako ikasleen bi aita edo ama.

Maila unibertsitarioetako bi ikasle, bata Nafarroako Unibertsitate Publikokoa eta bestea Nafarroako Unibertsitatekoa.

Unibertsitateetako bi ordezkari, Unibertsitate bakoitzeko bat.

Idazkaria: Hezkuntza Departamentuko legelari bat.

14.5. Aldakuntza jasan duten eman eta ukatutako beka eta laguntzen zerrendak behin betiko izaera hartuko du, lehen aipatu ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean. Halaber, aipatu aldakuntzen zerrendan agertzen ez diren eta behin-behinekoz eman edo ukatutako beken eta laguntzen zerrendak ere epe berean hartuko du behin betiko izaera.

14.6. Eman eta ukatutako beken behin-behineko eta behin betiko zerrendak Nafarroako Gobernuko bulego administratiboetako iragarki oholetan egonen dira ikusgai, onespeneko ebazpenean zehaztu bezala.

14.7. Bekak eta laguntzak eman edo ukatzeari buruzko behin betiko ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da Hezkuntza kontseilariari zuzendua, deialdi honetako 14.3.1. arauan aurreikusitako ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barrenean.

14.8. Ez da erreklamazio bakarrik ere onartuko, jaso duen zentroak behar bezala zigilatu eta zenbakituriko gordekina aurkezten ez bada.

XV._Beka edo laguntzen ordainketa.

15. araua. 1. Beka edo laguntza Nafarroako Gobernuari eskatzeko, aurretik Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari edo Eusko Jaurlaritzari eskatzera behartuak daudenek, Beka Bulegoan (Santo Domingo kalea, z.g., 31001 Iruña) aurkeztu beharko dute erakunde horrek bekari egindako kontzesio/ukapenaren behin betiko jakinarazpenaren fotokopia. Irakaskuntza ertainetako ikasketak Nafarroan egiten ari diren ikasleak edo goi mailako ikasketak Nafarroako Unibertsitatean nahiz Nafarroako Unibertsitate Publikoan egiten ari direnak salbuetsita daude.

15.2. Eskatzailearen aldeko beka edo laguntzen ordainketa, eskaeran seinalatu den banku, aurrezki kutxa edo kreditu kooperatibaren bidez eginen zaio eskatzaileari.

15.3. Beka edo laguntza kurtso baterako eman eta ikasleren batek kurtsoa bukatu baino lehen utziko balitu ikasketak, laguntzaren zati baterako eskubidea baino ez luke izanen, ikasketan jardundako denboraren arabera. Ikaslea ikasturtean zehar hilko balitz, beka edo laguntza oso-osorik kobratzeko eskubidea izanen luke.

15.4. Espedienteak osatu ahala, ordainketak informatika bloke osoen bidez eginen dira.

2004ko ekaineko ordainketaren ondotik ebazteko gelditzen diren espediente osatu gabeek informatika bloke bakar bat eratuko dute eta 2004ko irailean osorik ebatziko da. Espedienteren bat geroago ebazten bada, 2006/2007 ikasturteko bekekin batera ordainduko da.

XVI._Laguntzak galtzea.

16. araua. Bekadunek edozein momentutan galtzen ahal dute emandako laguntza, Administrazioaren egintza arrazoitu baten bitartez, bidezko instantzien aitzineko ekintzak eragotzi gabe, deialdi honetako arauek aipatzen dituzten inguruabarrak frogatzeko espedientea ireki ondoren. Espediente hori Hezkuntza Departamentuak ireki eta ebatziko du.

Espediente bidezko laguntzei buruzko kontraerabakiak, jasotako diru-kopuruak itzuli beharra ekarriko du, eskatzaileak edota laguntza jaso duen ikasleak hartu ahal izan dituen erantzukizun administratibo, zibil eta penalak ezertan eragotzi gabe.

XVII._Datuen bilketa eta lagapena.

17. araua. Beka edo laguntzen eskatzaileak inprimaki ofizialetan eskatutako datuak ematera beharturik daude. Datu horiek eman nahi ez izateak eskatutako bekaren ukapena ekar dezake berarekin.

Inprimaki horretan jarritako datu pertsonalak, eta bekak edo laguntzak emateko eskatzen diren gainerako agiriak, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren ardurapeko fitxategi automatizatuan jasoko dira.

Aipatu unitate organikoak edozein unetan erabil ditzake fitxategi horretako datuak, egiazkoak ote diren baieztatzeko.

Hezkuntza Departamentuak Ekonomia eta Ogasun Departamentutik eskura ditzake, euskarri paperezko eta informatikoan egindako igorpen elektronikoaren bidez, famili unitateko kideen datu ekonomiko-finantzarioak, beka eta laguntzen deialdi orokorreko 6. eta 9. arauetan sartzen diren baldintza ekonomikoen ezagupena osatzeko: dirusarrerak, errentak, inbertsioak, ondareko ondasunak, subsidioak, onurak, pentsio planak, zerga beharkizunak eta beste.

Hezkuntza Departamentuak eman eta ukatu diren beka eta laguntzen zenbateko eta kontzeptuei buruzko datuak eta eskatzaileen identifikazio eta ikasketei buruzkoak, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari, Udalei eta bertze ikasketa zentroei utzi ahalko dizkie eta, halaber, bankuko datuak beka edo laguntza kobratzeko eskatzaileak hautatutako finantza entitateei.

XVIII._Informazioa.

18. araua. Beketarako lehiaketa orokorraren emaitzak, gutxienez, Nafarroako Gobernuaren argibide bulegoetan jendaurrera aterako dira.

Berriro aipatu nahi da:

1. Nafarroako Gobernuko 2005/2006 beketarako deialdi honetan parte hartzeko derrigorrezkoa dela aurretik Hezkuntza eta Zientzia Ministerioan edo Eusko Jaurlaritzan beka eskatu izana, horretarako behar diren baldintzak betetzen badira noski.

2. Familia unitate bakoitzeko eskaera bakar bat aurkeztu behar dela ("A" inprimakia) behar diren dokumentu guztiez osatua, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren edo Eusko Jaurlaritzaren aitzineko eskaera gordekinaren fotokopia barne dela, horrelakorik baldin bada.

3. Nafarroako Gobernuari egindako beka-eskabidea erabat osaturik aurkeztu behar dela puntu guztietan, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioan beka eskatu ala ez.

Deialdi honetan adierazitakoa irakaskuntzarako beka eta laguntzen arloan eskumenak dituzten autonomi erkidegoetan egindako ikasketei aplikatuko zaie.

19. artikulua. Deialdi honen eta bere arauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza kontseilariari igorria, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barrenean.

Iruñean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0516967