99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

833/2005 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez finkatzen dira Garesko hondakin uren sareari lotzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emandako otsailaren 23ko 380/2005 Ebapenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez "Garesko hondakin uren sarera lotzea" izeneko proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldiaren epea bete delarik, Toki Administrazioko kontseilariak, ekainaren 8ko 693/2005 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zion aipatu proiektuari, eta erabaki zuen aurkeztutako alegazioen gainean ebazpen horren xedapen-zatian adierazitakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak, 2005eko ekainaren 27ko Erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Obanosko eta Garesko alkateei dei egitea, 2005eko irailaren 1ean herriko etxe horietan ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa eraman ditzakete, euren kontura betiere.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Obanosko eta Garesko herriko etxeetako iragarki oholetan argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 3an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0517154