99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

841/2005 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak emana, Feder Funtsen bidez zati batean finantzatuta, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Natura Ingurunearen Zientzien Sailerako elektroforesi kapilarreko ekipo bat erosteko gastua baimendu eta espedienteari hasiera ematen diona.

1._Adjudikazioa egiten duen entitatea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Ekonomia Kudeaketako Atala.

c) Espediente-zenbakia: C0010/05.

2._Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: elektroforesi kapilarreko ekipo bat erostea.

3._Tramitazioa, adjudikatzeko prozedura eta modua.

Lehiaketa publiko irekia.

4._Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

103.094,00 euro.

5._Dokumentazioa eta argibideak jasotzeko tokia.

a) Administrazio eta Kudeaketa eraikineko harrera-lekua.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 Iruña (Nafarroa).

c) Telefonoa: 948-16 90 16.

d) Telefaxa: 948-16 96 61.

e) www.unavarra.es

6._Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: hogeita seigarren egun naturalaren 14:30a arte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, egun baliogabea edo larunbata gertatzen bada salbu, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko baita hala gertatuz gero.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak.

c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra - Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Administrazio eta Kudeaketa eraikina. Arrosadiko Campusa. 31006 Iruña (Nafarroa).

7._Ekonomia-eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa eraikina. Batzar-gela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 Iruña (Nafarroa).

c) Errektoretza eraikineko iragarki-oholean jakinaraziko dute ekonomia-proposamenak zein egunetan, ordutan eta non irekiko dituzten, gutxienez ireki baino 48 ordu lehenago.

8._Iragarki-gastuak.

Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak adjudikazio-hartzailearen kontura ordainduko dira.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 4an._Jarduneko errektorea, José Luis Iriarte Angel.

Iragarkiaren kodea: F0517321