99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

230/2005 FORU AGINDUA, uztailaren 16koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatearenak diren eta industri metrologian erabiltzen diren zenbait ondasun eta ekipo besterentzeko espedientea onesten duena.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak lizitaziorako dei egin du, enkante bidez industri metrologian erabiltzen diren bost lote eta hirurogeita zazpi ondasun eta ekipo banan-banan besterentzeko (zerrenda Ondare Zerbitzuan ikus daiteke), ondoko baldintza hauei jarraikiz:

Prozedura: enkante publikoa.

Hasierako aurrekontua: Baldintza agirian lote eta ondasun bakoitzerako ezarri dena.

Interesatuek agiriak aurkezteko tokia eta eguna: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita seigarren egun naturaleko 14:30 arte, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Erregistroko bulegoetan (Iruñeko Gaztelugibel kaleko 9an, 31007 posta kodean) edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro eta bulegoetan.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hamargarren egun naturaleko 10:00etan eginen den jendaurreko ekitaldian, Ondare Zerbitzuko bulegoan, Iruñeko Yanguas y Miranda kaleko 27ko 2. oinean.

Enkantea jendaurrean egiteko tokia eta eguna: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hamaikagarren egun naturaleko 10:00etan eginen den jendaurreko ekitaldian, zerbitzu berean.

Besterentzea arautuko duten baldintzen agiria Ondare Zerbitzuan eta http://www.cfnavarra.es/suministros webgunean dago interesatuen eskura.

Iruñean, 2005eko uztailaren 26an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0517024