99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

D O N E Z T E B E

AI2 unitatearen xehetasun azterlana, 5. lurzatia, 2. poligonoa Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2005eko uztailaren 29an egin osoko bilkuran erabakita, alkatearen aldeko bozarekin, hasiera batez onetsi zuen Construcciones Mariezcurrena, S.L.k Doneztebeko Udal Planeko AI2 unitatean, 2. poligonoko 5. lurzatian, sustatutako xehetasun azterlana, Oscar Mongay eta María Teresa Mariezcurrenak prestatutako proiektuari jarraituz.

Xehetasun azterlana Urbanizazio obren proiektuarekin batera izapidatuko da: "Xehetasun azterlana, 5. lurzatian urbanizazio lanak egiteko, harri-lubetarekin".

Hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, nahi duenak aztertu ahalko du, udal idazkaritzan, baita bidezko alegazioak aurkeztu ere; hori guztia abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluei eta horiekin bat heldu direnei jarraituz.

Donezteben, 2005eko abuztuaren 1ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0516971