99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

E D I K T U A

2004ko uztailaren 20an, Virginia Alemán Arrastio Baztango Udaleko alkateak hitzez hitz honela dioen ebazpena eman zuen.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak, 2005eko ekainaren 21ean eman idazkian (erregistroan 1713 zenbakiko sarrera duena, 2005eko ekainaren 27koa), adierazi du Felisa Camino Bidegorri andreak eta auzikideek gora jotzeko errekurtsoa (05-2345) aurkeztu dutela Baztango Udaleko Gobernu Batzarrak 2005eko martxoaren 18an hartu erabaki baten aurka; hain zuzen ere, Elizondoko hiri lurzoruko U.E. 4 exekuzio unitateko urbanizazio proiektua behin betikoz onesteko Gobernu Batzar horrek 2004ko azaroaren 19an hartu erabakiaren aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ezesten zuena. Hartara eskatzen du, interesatuei dei egin ondoan, administrazio espedientea berari igortzeko, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduko 12.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuaren arabera.

Horren ondorioz, aipatutako artikulua betetzeko eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 21-l-k artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

Hau xedatu dut:

Lehenbizikoa: Nafarroako Administrazio Auzitegiari igortzea 05-2345 gora jotzeko errekurtsoaren espedientea. Errekurtso hori Felisa Camino Bidegorri andreak eta auzikideek aurkeztu dute, Baztango Udaleko Gobernu Batzarrak 2005eko martxoaren 18an hartu erabaki baten aurka; hain zuzen ere, Elizondoko hiri lurzoruko U.E. 4 exekuzio unitateko urbanizazio proiektua behin betikoz onesteko Gobernu Batzar horrek 2004ko azaroaren 19an hartu erabakiaren aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ezesten zuena.

Bigarrena: Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, administrazio espedientean agertzen diren interesatu guztiek jakin dezaten, deia egiten zaiela errekurtsoa dela-eta joan daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegira, hamar egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hirugarrena: Gora jotzeko errekurtso honen gainean, Blas Ignacio Otazu Amatriáin hirigintzako letratuak prestaturiko txostena igortzea.

Laugarrena: Nafarroako Administrazio Auzitegiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Elizondon (Baztan), 2005eko uztailaren 20an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0516828