99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MURUGARREN

2005eko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onetsirik

Murugarrengo Kontzejuak, 2005eko apirilaren 21ean egin bilkuran, aho batez hauxe erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269. artikulutik 276.era ezarritakoari jarraituz.

2. Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Kontzejuko iragarki oholean argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoa betez, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabortz egun balioduneko epean, argitaratzen denetik hasita.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko epea iragandakoan.

Murugarrenen, 2005eko uztailaren 20an._Alkatea, Juana Martínez Soler.

Iragarkiaren kodea: L0516310