41. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

25/2005 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Kontseilariak emana, 538.700 (bostehun eta hogeita hemezortzi mila eta zazpiehun) euroko gastua baimentzen duena gazteen elkarteek beren kideentzako gazte programak egiteko duten kostuetan laguntzeko.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak, martxoaren 20ko 26/2003 Foru Aginduaren bidez, gazteen elkarteek beren kideentzako gazte programak garatzeko emanen zaizkien dirulaguntzen deialdiaren arauak onetsi zituen.

Ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen du.

8/1997 Foru Legeko 6. artikuluko 2. idatz-zatiak hauxe dio "Dirulaguntzei buruzko deialdiek dagokien gastua aplikatzeko aurrekontu-kredituen berariazko aipamena jasoko dute".

Aurrekoarekin bat, 2005erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrekin bat, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariari proposatu dio gazteen elkarteek beren kideentzako gazte programak egiteko duten kostuetan laguntzeko 538.700 (bostehun eta hogeita hemezortzi mila eta zazpiehun) euroko gastua baimen dezala.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak emandako eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 538.700 (bostehun eta hogeita hemezortzi mila eta zazpiehun) euroko gastua baimentzea, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Kontseilariak martxoaren 20an eman 26/2004 Foru Aginduaren bidez onetsiriko deialdia finantzatzeko. Horren bidez gazteen elkarteek beren kideentzako gazte programak egiteko duten kostuetan laguntzeko emanen zaizkien dirulaguntzen deialdiaren arauak onetsi ziren. Honelaxe pagatuko dira: 511.200 (bostehun eta hamaika mila eta berrehun) euro 2005erako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Gazte elkarteen programetarako dirulaguntzak" izeneko 940003 95210 4810 232100 kontusailetik eta 27.500 (hogeita zazpi mila eta bostehun) euro "Gazte elkarteen ekipamendua" izeneko 940003 95210 7810 232100 kontusailetik.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila baimentzea.

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Kontu-Hartzailetza Delegatuari eta Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2005eko otsailaren 28ean._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: F0504169