39. ALDIZKARIA - 2005eko Aprilren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

63/2005 FORU DEKRETUA, martxoaren 21ekoa, Ignacio Recondo Aizpuru, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak hala eskatu baitu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretuen bidez, kasuan kasuko kontseilariak proposaturik.

Hori horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2005eko martxoaren 21ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Ignacio Recondo Aizpuru, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, 2005eko martxoaren 21ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0504814