27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

V I L L A F R A N C A

2005eko ekitaldiko karga-tasen onespena

Villafrancako Udalak, 2004ko abenduaren 29ko osoko bilkura berezian, ondoko erabakia onetsi zuen hasiera batez, erregelamenduaren araberako quoruma izanik, gehiengo osoarekin alegia; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz:

1. Ondoko portzentaje eta indizeak ezartzea 2005eko udal zergetarako:

_Hirilurraren gaineko karga-tasa % 0,4507 izanen da urtean

_Landalurraren gaineko karga-tasa % 0,4527 izanen da urtean.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari dagokionez, karga-tasa izanen da exekuzio materialaren aurrekontuaren %4.

_Hirilurren balio igoera zehazteko (gainbalioa), % 9,92ko karga-tasa ezarriko da eta % 2,3ko portzentajea urtean.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zergan (J.E.Z.), 2/95 Foru Legeko 154. artikuluan aurreikusietatik % 1,40 indizea ezarriko zaie herrian egiten diren jarduerei, ekitaldi ekonomiko honetan goragoko erakunde publikoek modu fede-emailean deuseztatu eta ondoriorik gabe uzten ez duten artean.

_"Dehesa" alderdiko lurren kontzesioa dela eta, lur-sariaren karga-tasa katastroko balorazioaren %1,2012 izanen da.

2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen tarifak Nafarroako Gobernuak 2005eko ekitaldirako ezarritakoak izanen dira.

3. Onespen erabaki hauek 2005eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

4. 2005eko ekitaldirako zergadunaren egutegi fiskala ezartzea, hain zuzen ere zergak eta tasak ordaintzeko fakturazio eta ordainketa egunetan, aldizka eta borondatez eta ez-aldizkako moduan. Hona hemen:

Egutegi fiskala, aldizkakoa:

Zirkulazioaren gaineko zerga: otsailaren 1etik 28ra.

Kontribuzioa (1. sehilekoa): martxoaren 1etik 31ra.

Kontribuzioa (2. sehilekoa): abuztuaren 1etik 31ra.

JEZ: maiatzaren 1etik 31ra.

Egutegi fiskala, ez aldizkakoa:

Zergak: Epeak

Eraikuntza eta obren gaineko zerga. Urte osoa.

Gainbalioak: Urte osoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorioetarako, eta ohartarazten da erabaki horien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko dela Administrazioarekiko Auzien organo jurisdikzionalari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo, aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatu argitalpenaren biharamunetik hilabeteko epean. Orobat, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da egintza honen organo egileari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Villafrancan, 2005eko urtarrilaren 20an._Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.

Iragarkiaren kodea: L0502148