27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ETXARRI-ARANATZ ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Funtzionario bilakatzea onetsita

Ikusirik Mankomunitateko idazkaritzaren txostenak, hain zuzen ere Marta Zubikoa, Jone Lizarraga eta María Isabel Etxarri lan-kontratudun langile finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeari buruzkoak, betiere 258/2004 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz, Mankomunitateko burua naizenez,

Ebatzi dut:

1._Onestea Marta Zubikoa, Jone Lizarraga eta María Isabel Etxarri lan-kontratudun langile finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzea.

2._Funtzionarioen 3. graduan sartzea.

3._Erabaki honek 2005eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

4._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5._Erabaki hau interesatuei igortzea, bai eta gestoriari eta Batzarrari, jakin dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxarri-Aranatzen, 2004ko abenduaren 17an._Mankomunitateko burua, Asun Zelaia Zelaia.

1. ERANSKINA

Onartutako eskabideak:

Marta Zubikoa Mendigutxia. Gizarte langilea. Maila: B. Antzinatasuna: 1991ko otsailaren 18a. Gradua: 3.

Jone Lizarraga Goikoetxea. Famili langilea. Maila: D. Antzinatasuna: 1991ko otsailaren 18a. Gradua: 3.

María Isabel Etxarri de Esteban. Famili langilea. Maila: D. Antzinatasuna: 1991ko otsailaren 18a. Gradua: 3.

Iragarkiaren kodea: L0502021