27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

E G U E S

Udal Planeko aldaketa, Badostaingo UC 23 unitatea ukitzen duena. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2005eko urtarrilaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa bat, Badostaingo UC23 unitatea ukitzen duena, Miguel Garayoa Osacar jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Delako proiektua Udaleko bulegoetan aztertzen ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan (9:00etatik 14:00etara).

Eguesen, 2005eko otsailaren 4an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0502006