27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

UHARTE

Ordenantza hasiera batez onetsirik

Uharteko Udalak, 2005eko urtarrilaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Uharteko udal mugapeko aisialdiko biltokiak arautzen dituen ordenantza, espedientean behar bezala eginbidetua dagoen testuari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, behar diren iragarkiak argitaraturik bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean bai Herriko Etxeko iragarki oholean.

Ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea erreklamazio, kexa edo oharrik gabe bukatzen bada.

Uharten, 2005eko otsailaren 3an._Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: L0501899