27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

G E S A L A T Z

Hasiera batez onetsirik Udal Planeko aldaketa puntuala

Udalbatzak, 2005eko urtarrilaren 22an, honako hau erabaki zuen:

Hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketa puntuala, Ikerne eta Carlos Ros Huárrizek sustatua, Muzkiko hiri lurzoruaren muga zabaltzeari buruzkoa. Horretarako 169. lurzatia osorik hartuko da, bai eta alboko 7. lurzatian hiri lurzorua ez den puska ere. Horren bitartez, familia bakarreko etxebizitza eraiki ahalko da katastroko 4. poligonoko 169. lurzatian.

Gesalatzen, 2005eko urtarrilaren 26an._Alkatea, Oscar Vidaurre Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0501755