27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

I R U Ñ A

Iruñeko Udal Planeko aldaketa puntuala Z2/U.I.IX eremuan (San Miguel klinika). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2005eko urtarrilaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-URT-20 (4/CU).

"Iruñeko Udal Plana Z2/U.I.IX eremuan (San Miguel klinika) aldatzeari dagokion dokumentuaren hasierako onespenaren ondotik (2004ko urriaren 7ko osoko bilkura -4/CU-, 2004ko 138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, azaroaren 17an), jendaurrean egon beharreko epea dagoeneko iragan baita, honako hau erabaki da:

1. enestea alegazioei buruz erredakzio taldeak egindako txostenak, 2004ko abendukoak, eta Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoek 2005eko urtarrilaren 11ko datarekin egindakoak, eta, haiei jarraituz, ezestea José Miguel Garbayo Villanueva jaunak, Seresgerna, S.A. ordezkatuz, aurkeztutakoa, txosten haietan aipatutako arrazoiengatik.

2. Behin betikoz onestea Iruñeko Udal Plana Z2/U.I.IX eremuan (San Miguel klinika) aldatzeari buruzko dokumentua, bai eta 2004ko abenduaren 21ean ikus-onetsitako eranskina ere, espedientean dagoena.

3. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako proiektuaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean".

TESTU ARAU-EMAILEA

Hirigintzako araudia.

IX. unitate integratua. Z2.a eremua:

Hirigintzako araudi partikularreko fitxa:

1._Eremuaren identifikazioa:

_IX. unitate integratua. Izena: Z2.a.

_Azalera osoa: 21.197 metro karratu.

_Lurzoru mota: hiri lurzorua.

_Kokapena: Belosogoitiko ipar-mendebaldean.

2._Helburu orokorrak:

_Ekipamendu erabilerak areagotzea.

3._Hirigintzako arauak:

_Ereduko aprobetxamendua: ez da finkatu.

_Banaketa eremuak: ez dira finkatu.

_Erabilera xehekatuak: osasun eta gizarte-laguntzako ekipamendu pribatuetarako. Osasun laguntzarako erabilerak segituko du, gutxieneko azalera eraikia izanen delarik gaur egun eraikita dagoen azaleraren 2/3en parekoa, (10.206ren 2/3 = 6804 metro karratu).

4._Baldintza orokorrak:

_Baimendurik dago gaur egungo eraikinak daudenean daudela uztea, bai eta handitzea ere, araudi honek ezartzen dituen mugen barrenean. Baimendurik dago osasun nahiz gizarte laguntzarako erabilera, aurreko atalean ezarritako baldintzekin.

5._Eraikuntzan jarduteko baldintzak:

_Zuzenean jardutea, dokumentu honetako determinazio grafiko eta idatziei jarraituz, kontserbazio, berrikuntza eta handitze lanetan.

_Gaur egungo eraikinak ordezkatu nahi badira, aldez aurretik xehetasun azterlan bat tramitatuko da.

_Eraikinaren lerrokadurak ez dira zehazten, baina ezin dira gainditu okupazio gehienekoaren lerrokadurak, dokumentu honen dokumentazio grafikoan zehazten direnak.

_Eraikinen gehieneko altuera: 469,50 kotaraino, estalkiko forjatuaren azpiraino neurtuta.

_Solairu kopurua: Baimendurik dago B+2 edo SS+3 egitea, azken kasu horretan erdisotoa (SS) "patio ingelesa" deritzanaren bidez argituta.

_Estalkiko forjatuaren mailan bakarrik baimentzen dira eskailera eta igogailuentzako etxolak, teilatu-faldoiak edo instalazioetako elementuak, behar bezala kamuflatuak eta bolumen orokorrean txertatuak.

_Gizarte-laguntzako erabilerako egituretan, hala gehigarri gisa egindakoetan nola gaur egungo eraikinaren egokitzapenetan, justifikatu beharko da lurzatiaren barrenean berdegune bat, azalera aldetik gutxienez ere gizarte-laguntzarako eraikitako azaleraren 100eko 33aren parekoa dena.

_Gaur egungo eraikinari gehitutakoetan, gutxienez ere aparkalekuko plaza bat sortu beharko da eraiki berriak diren 50 metro karratuko.

IX. unitate integratua. Z2.b eremua:

Hirigintzako araudi partikularreko fitxa.

1._Esparruaren identifikazioa:

_IX. unitate integratua. Izena: Z2.b.

_Azalera: 14.355 metro karratu.

_Lurzoru mota: hiri lurzorua.

_Kokapena: Belosogoitiko ipar-mendebaldean.

2._Helburu orokorrak:

_Hiri-baldintzen hobekuntza eta lehendik dauden eraikinen kontserbazioa.

3._Hirigintzako arauak:

_Ereduko aprobetxamendua: ez da finkatu.

_Banaketa eremua: ez da finkatu.

_Erabilera xehekatuak: familia bakarreko etxebizitza.

4._Baldintza orokorrak:

Legeztaturik dauden gaur egungo erabilera eta eraikinak dauden bezala uztea

5._Eraikuntzan jarduteko baldintzak:

1. Kontserbazioa eta berrikuntza.

Zuzeneko jarduketa.

2. Handitzea.

Xehetasun azterlana.

Familia bakarrekoaren baldintzak: 5.3. puntuko baldintzen arabera.

3. Ordezkapena

Xehetasun azterlanaren bidez zehaztuko dira etxebizitzetarako eraikinen lerrokadurak, altuerak eta sestra-lerroak.

a) Lurzatiak: lurzati txikiena >1.000 metro karratu.

b) Lerrokadurak: Grafikoki adieraziko dira gehieneko lerrokadurak. Edozein eraikinetatik lurzatiaren mugarainoko tartea 3 metro izanen da, etxebizitza atxikien kasuan izan ezik.

c) Altuerak: handiena, B+1+teilatupea.

d) Gehieneko sakonera:

e) Okupazioa:

f) Gehieneko azalerak: 1.870 metro karratu (gaur egungo eraikinak barne).

g) Proposatutako erabilerak: familia bakarreko etxebizitza.

h) Etxebizitza kopurua: eraikin kopurua gehienez 4 izanen da. Onartzen da bi familiarentzako eraikinak izatea, baldin eta familia bakarreko 2 etxebizitza elkarri atxikita edo bata bestearen gainean jarrita badira.

i) Proiektuko baldintzak: lurzatiaren 100eko 50 bederen landare, belar eta zuhaitzetarako izanen da. Xehetasun azterlanean itxitura homogeneoa proposatuko da eremu libre pribatuarentzat.

j) Aparkalekuak: hirigintzako araudi orokorrean ezarritakoaren arabera.

6._Bestelako jarduketak:

Berriz urbanizatzea Belosogoitiko mesetaren ertza, IX/S.O.-1eko ibilbideekiko lotura ekarriko duen oinezkoentzako pasabide bat eginez, planoetan marraztutakoaren arabera.

7._Aldaketa egiteko baldintzak:

_Planaren garapena: xehetasun azterlana.

_Jarduketa sistema: zuzenekoa.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 25ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0501674