27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

LESAKA

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazterik izan ez denez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Lesakan, 2005eko urtarrilaren 26an._Alkate udalburua, Juan Fermín Michelena Larralde.

Espedientea: 2004/35. Jabea: José María Lazcano Sestorain. Matrikula: SS-02398-R. Tokia: Alasta k., Alkaiaga. Eguna: 2004-05-24. Ordua: 13:00. Zenbatekoa: 20 euro. BSL: -. ZEO: 2.1. ORD: -.

Espedientea: 2004/39. Jabea: Hidtma S.L.. Matrikula: M-4131-NC. Tokia: Plaza Berri 5 zk.. Eguna: 2004-07-07. Ordua: 19:33. Zenbatekoa: 20euro. BSL: 39.3. ZEO: 91.2.M. ORD: -.

Iragarkiaren kodea: L0502014