27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

JAURRIETA

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Jaurrietako udal bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Jaurrieta

Jaurrietan, 2005ko urtarrilaren 24an._Ehizabarrutiko titularra, Jaurrietako Udaleko alkate udalburua, José Gabriel de Andrés Esandi.

Iragarkiaren kodea: L0502389