27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Artikako xehetasun azterlana behin betiko onetsirik

Berriobeitiko Udalak, 2004ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkura berezian, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1. Behin betikoz onestea Artikako hirilurreko ondasunen katastroko 21. poligonoko 544. lurzatiaren xehetasun azterlana, Artikako Kontzejuak sustatua eta Miguel Ayape Bariain jaun arkitektoak prestatua; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2. Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3. Behin betiko onespenaren erabakiaren berri Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari emanen zaio, hamabost eguneko epean.

Berriobeitin, 2005eko otsailaren 7an._Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0502332