27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

RIBAFORADA

Uholdeek joak

Alkate udalburuaren 2005eko otsailaren 8ko ebazpenaren bidez eta 2004ko irailean gertatutako uholdeak direla-eta kaltetuendako laguntza neurriak ezartzen dituen urriaren 20ko 9/2004 Foru Legea hein batean garatzen duen urtarrilaren 10eko 2/2005 Foru Dekretuarekin ikusteko izanik, hilabeteko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, ukitutako subjektu pasiboek lurraren gaineko kontribuzioaren salbuespena eskatu ahal izan dezaten.

Ribaforadan, 2005eko otsailaren 8an._Alkate udalburua, José Antonio Villafranca.

Iragarkiaren kodea: L0502321