27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik, Berriogoitiko BS-1 sektorean

Berriobeitiko Udaleko alkate udalburuak, José María Irisarri Ollacarizqueta jaunak, 2005eko otsailaren 9an, ondotik hitzez hitz osorik jartzen den ebazpena eman zuen:

1._Hasiera batez onestea Jailand Proyectos, S.L. enpresak Berriogoitiko BS-1 sektorearen esparruan sustatutako xehetasun azterlana , Juan Antonio Ciganda Archanco arkitektoak idatzia; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2._Onetsitako xehetasun azterlana jendaurrean egonen da 20 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Horretarako iragarkia paratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen den egunkarietako batean, eta zuzenean jakinaraziko zaie Berriobeitiko Kontzejuko buruari eta xehetasun azterlanak ukitzen dituen jabeei eta gainerako interesatuei.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean.

Berriobeitin, 2005eko otsailaren 9an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0502261