153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PITILLAS

Birzatiketa proiektua hasiera batez onetsirik

Pitillasko Udaleko alkateak honako ebazpen hau eman zuen, 2004ko azaroaren 22an:

Ikusirik UC-1 antolamendu unitatearen (alegia, Pitillasko 106. etxesailaren) konpentsazio batzordearen batzar nagusian izandako emaitza (2004ko urriaren 14koa).

Ikusirik Tafallako Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoak 2004ko azaroaren 9an emandako txosten teknikoa.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j artikuluak (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluarekin bat) ematen didan eskumena erabiliz,

Ebatzi dut:

1. Hasiera batean onestea UC-1 antolamendu unitatea (Pitillasko 106. etxesailari dagokiona) birzatitzeko proiektua.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan ezartzea, jendaurrean egon dadin legeak agindutako epean.

Goian adierazitako tokian eta egunean, sinatu dut._Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0418338