153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

E R R O I B A R

Udal Planeko aldaketa behin betikoz onetsirik

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak 2004ko urriaren 19an emandako 979 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zuen Erroko Udal Planean aldaketa egiteko espedientea, Lintzoaingo 5. poligonoko 4 eta 5. lurzatiei dagokiena eta María Angeles Zaratiegui Beorlegui andreak sustatua.

PLANA ALDATZEKO BEHARRAREN JUSTIFIKAZIOA

1.1. Udalaren hirigintza arauetako aldaketa honen xedea.

Udal Planeko aldaketa honen xedea da hiri lurzorua lortzea molde tradizionaleko hiru etxebizitza egin ahal izateko Lintzoaingo Kontzejuan, hiri luzoruaren mugan den lur batean hain zuzen.

Aldaketak Lintzoaingo (Erroibar) katastroko 5. poligonoko 4A eta 5A zenbakiak ukituko ditu.

1.4. Arrazoi objektiboak, teknikoak eta hirigintzakoak

Lintzoainen lurzoru eraikigarriaren eskasia handia denez, bideraezinak dira etxebizitzak eraikitzeko ekimen pribatuak; Udal Planeko aldaketa honek, beraz, hein batean beteko du huts hori.

Bestalde, helburua da hiri luzoruaren zabalkundea modu antolatuan sustatzea, eraikin berriak inguruko etxebizitza moldeekin bat etortzeko, eta etxeak eremu aproposetan eraikitzeko, kontuan hartuz bai kokalekua baita topografia ere.

1.7. Egoera eta egungo egoeraren azalpena

Udal plan honen jarduketa eremuak Lintzoaingo katastroko 5. poligonoko 4A eta 5A lurzatiak hartzen ditu, guztira 1.439 metro karratuko azalera ukituz.

1 zenbakiko planoaren arabera, herrira iparraldetik sartzeko errepideari erantsita dago, eta ez dago bertan eraikinik.

Hiri lurzoruaren mugan dagoen landa lurzorua da; hegoaldeko mugan bide bat du, eta bertatik ur, saneamenu eta elektrizitate sareak pasatzen dira; hortaz, hiri lurzoru bilakatzeko aproposa da guztiz.

1.8. Planeamenduko egungo araubidea.

Erroibarko Udal Planak landa lurzoruaren sailkapena ematen dio orain.

2. Hirigintzako zehaztapenak.

2.1. Hirigintzako zehaztapenak, unitate berria egituratuko dutenak.

2.1.1. Lurzoruaren sailkapena

Unitate berriko lurrek, aurreko puntuetan aipatu bezala, bete egiten dituzte 35/2002 L.A.H.F.L.ko 92. artikuluko 1-c atalean zehaztutako ezaugarriak; beraz, hiri lurzoru finkatu gabearen sailkapena dagokio, 35/2002 L.A.H.F.L.ren 92. artikuluko 2-b atalaren arabera.

2.1.2. Sektorizazioa.

Unitate berriko lurrek jarduketa sektore bakarra osatuko dute, eta jarduketa eremuaren azalerak, guztira, 1.439 metro karratu izanen ditu (1 zenbakiko planoaren arabera).

2.1.3. Bide publikoak eta sistema orokorrak.

Proposaturiko antolamenduak egungo sarbidea izanen du lagun, unitate berriko hegoaldean geldituko baita. Lurzorua lagako da aparkalekua egiteko eremu publikoan.

2.1.4. Erabilera eta aprobetxamenduak.

Hiri lurzoruko unitate berriaren erabilera orokorra etxebizitzetarako izanen da.

Lurzatiaren azalera gordinaren 0,6 m²/m² eraiki ahal da gehienez ere, eta familia bakarreko hiru etxebizitza bakar egin ahal izanen dira bertan. Aurrerago zehazten da antolamendu zehatzari dagozkion ezaugarriak.

35/2002 L.A.H.F.L.ko 52.2 artikulua oinarri harturik, herriak 3.000 biztanle baino gutxiago dituenez, eta ez dagoenez hirigintzako zehaztapen loteslerik, ez da aurreikusten babeseko etxebitzak egiterik: batetik, etxebizitzen tipologia dela-eta; eta bestetik, jarduketa ez delako munta handikoa.

2.2. Unitate berriko hirigintzako zehaztapen xehekatuak.

2.2.1. Lerrokadurak eta sestrak.

Erantsitako agiri grafikoetan ageri dira. Sestrak bere horretan utzi dira, oraingo sarbidea erreferentzia harturik, eta lurzatiko barnean ezarritako lerrokadurak, gehienekoak izanen dira, erantsitako koadroko arautegiaren arabera.

2.2.2. Baldintzak, morfologia, tipologia eta eraikinen erabilerak

Eraikin berriak etxebizitzetarako izanen dira eta eraikitzeko arau hauek izanen dute oinarri:

Gehieneko lerrokadurak: 2. planoan definitzen direnak.

Garaiera, gehienez: 7,5 metro, lurzoruaren sestratik estalkiaren eta fatxadaren elkargunera neurtuta.

Azalera eraikigarria, gehienez: gehienez ere 863 metro karratuko azalera eraiki ahal izanen da, hau da, 0,6 m² lurzoru gordineko m² bakoitzeko. Kopuru hori eratutako lurzatiei esleitu zaie bakoitzak duen azaleraren arabera.

Erabilerak: eraikinen erabilera nagusia etxebizitza da, artisau industria txikietarako ere erabiltzen ahal diren arren.

Tipologia: familia bakarreko etxebizitza bakarrak.

Ordenantza: ordenantza, 1 motakoa, Udal Planaren arabera.

Jarduketa sistema: jarduketa sistema konpentsazioa izanen da, baina, jabekideak ados jartzen badira, borondatezko birzatiketaren sistemari heltzen ahal zaio, 35/2002 L.A.H.F.L.ko 167.1 artikuluaren arabera.

2 eta 3 zenbakiko planoetan definituriko antolamendua edota lerrokadurak aldatzeko, xehetasun azterlana tramitatu beharko da.

Etxebizitzen exekuzio proiektuan urbanizazio lanei dagozkien obrak ere sartuko dira.

LURZATIEN AZALEREN ETA ERAIKIGARRITASUNEN KOADROA

ERAIKIGARRITASUNA OKUPAZIOA

AZALERA (M²) GEHIENEZ (M²) GEHIENEZ (M²)

A lurzatia 422 279 105

B lurzatia 440 292 110

C lurzatia 441 292 110

Bideetarako lagapena

(Aparkalekua) 136 - -

Unitatea, guztira 1.439 863 325

2.2.3. Espazio libre publikoak eta aparkalekuak.

Sarbidean bada tokia hiru ibilgailu luzetara aparkatzeko; bete egiten da, hortaz, 35/2002 L.A.H.F.L.ko 53-5.b artikulua, non ezartzen baita etxebizitzetarako hiri lurzoru finkatu gabean ezinbestean aurreikusi behar dela erabilera publikoko espazioan aparkatzeko toki bat etxebizitza bakoitzeko.

2.2.4. Urbanizazioa.

Sarbideari dagozkion espazioak urbanizatuko dira, eta egungo sare eta zerbitzuetarako hartuneak egin.

Urbanizazio horri dagozkion kontusailak familia bakarreko etxebizitzen exekuzio proiektu aginduzkoan sartuko dira, aparteko kapitulu batean.

Udalak behar diren neurriak hartuko ditu urbanizazio lanak eta aprobetxamenduaren erregelamenduzko lagapenak betetzen direla bermatzeko.

Erron, 2004ko urriaren 27an._Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0417328