153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MONTEAGUDO

2005eko ordenantza fiskalak eta Udalaren ordainarazpenen tasak hasiera batean onetsirik

Monteagudoko Udalak, 2004-10-29ko osoko bilkuran, legeak eskatzen duen quoruma izanik, hasiera batean onetsi zituen 2005erako tasen, prezio publikoen eta ordainarazpenen tasen ordenantza fiskalak, eta espedientea jendaurrean jarri zuen hogeita hamar egunean, onespenaren erabakia Udaletxeko iragarki oholean jarri eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.

Ordenantza horiekin batera 2005ean aplikatu beharreko tarifak daude, bai eta idazkari kontu-hartzailearen txostena ere.

Ordenantzak eta tarifak jarraian zehazten dira, eta 2004ko ekitaldiko kuoten gainean % 4ko igoera aurreikusi da oro har, legezko mugak gainditu gabe hori egitea zilegi den ordainarazpenetan. Orobat, % 4 igo industrialdeko lurzoruaren prezioa, 25,78 euro/m² egiteraino. Gorakada horretatik aparte geldituko da hiri hondakin solidoak biltzeko tasa, Erriberako Hondakinen Mankomunitateak 2005erako goititzen duen ehuneko berean goitituko baita. Aldaketarik gabe geldituko dira, berriz, kontzeptu hauengatik kobratzen diren tarifak, tasak eta kuotak: kalez kaleko saltzaileek eremu publikoa okupatzeko zerga, agiriak, EIOZ, hilerriko nitxoetan lurperatzeko lizentzia, faxaren erabilpena, ehiza barrutia eta hiriko gainbalioak.

1._Ordenantza fiskalak:

Ordenantza fiskal orokorra.

Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasen ordenantza fiskala.

Irekitzeko lizentzien tasen ordenantza fiskala.

Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku eta bertzetarako erreserbatzeko prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskala.

Hiri hondakin solidoak biltzeko eta tratatzeko tasaren ordenantza fiskala.

Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.

Herrilurretako ondasun eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

Barruti publikoan ehiza egiteko baimenen prezio publikoen ordenantza fiskala.

Makineria eta materialak erabiltzeko prezio publikoen ordenantza fiskala.

Udalaren hilerria erabiltzeko eta bertako zerbitzuak hartzeko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

Merkataritza ez-egonkorraren eta haren tasen gaineko ordenantza.

2._Bertze ordenantza batzuk:

Trafikoari eta eremu publikoen erabilpenari buruzkoa.

Eremu publikoaren eta bideen garbiketari buruzkoa.

Eraikinak okupatu edo lehen aldiz erabiltzeko lizentziak emateari buruzkoa.

3._Ordainarazpenen tasak:

Landalurraren gaineko kontribuzioa, % 0,80; hirilurraren gaineko kontribuzioa, % 0,4650 oraingo balioen gainean; jarduera ekonomikoen gaineko zergaren errekargua, % 40; gainbalioaren gaineko zerga: 2,5 portzentajea 5 urte bitarte eta 2,6 hortik aitzina, eta 8ko karga.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta interesatuek aztertu eta, nahi badute, erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Monteagudon, 2004ko azaroaren 3an._Alkatea, José María Vázquez Royo.

Iragarkiaren kodea: L0417075