153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

E R R O I B A R

Udal Planeko aldaketa behin betikoz onetsirik

Erroibarko Udalak, 2004ko uztailaren 28an egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Udal Planeko aldaketa xehekatua, Erroko UE-8 exekuzio unitateari dagokiona. Hona hemen:

1._Aldaketaren xedea.

Onetsitako aldaketak helburua du Erroko UE-8 exekuzio unitatearen aldaketa egitea, Erroibarko Udal Planean baitago, eta araudi hori betetzea justifikatuz lerrokadurei, sestrei, bolumenei eta abarrei dagokienez, unitate hori bi unitate berritan banatzeko helburuarekin.

1.1. Araudi aldatua.

Aldatutako UE-8 exekuzio unitatea, UE 8 da, Erron. Exekuzio unitate hori herri horretako 4. poligonoko 48. unitateari dagokio, eta handik kanpora uzten da San Esteban karrikako 41ean lurzati-zedulan etxebizitza gisa agertzen den horretan bi solairu eraikitzea.

Lurzati horrek 2.898,54 m²-ko azalera du (bi mila zortziehun eta lauretan hogeita hemezortzi metro karratu eta berrogeita hamalau zentimetro karratu), dagokion lurzati-zedulako datuen ariora.

Exekuzio unitateak 2.862,25 m²-ko azalera du (bi mila zortziehun eta hiruretan hogeita bi metro karratu eta hogeita bortz zentimetro karratu), unitate horri dagokion araudiko fitzaren ariora.

Fitxa horrek honela dio unitate horretaz den bezainbatean:

_Hiri lurzorua da.

_Sailkapenaren ariora, dentsitate gutiko etxebizitzetarako da.

_Okupazioa 0,25 m²/m² da. Okupazioa da, araudiaren ariora, beheko solairuan osotara eraiki daitezkeen metro karratuen kopurua. Hau da, beheko solairuan gehienez eraiki daitekeen azalera 715,56 m² da. Gainerako azalera, eraikuntzak okupatzen ez duena, lurzoru pribatu librea izanen da, edo etxebizitzei lurzati pribatu gisa atxikia.

_Gehienez ere eraiki beharreko etxebizitza kopurua da familia bakarreko 4 etxebizitza bakar edo familia bakarreko 8 etxebizitza parekatu.

_Solairu kopurua, gehienez ere, B+1+Solairuartea, eta garaiera, gehienez ere, 7,5 m.

_Udal Planeko 1. ordenantzako determinazioak bete beharko ditu.

2._Onetsitako aldaketa.

2.1. Proposamenaren azalpena.

Onetsitako aldaketaren bitartez, UE-8 exekuzio unitatearen ordez bi unitate berri izanen dira: UE-8A eta UE-8B. Horrek helburua du haren kudeaketa eta garapena erraztea, izan ere bi unitateak titulartasun bakarrekoak izanen dira hemendik goiti eta zuzeneko jarduketaren bidez gauzatu litezke.

Bi unitateetan, egungo araudiko determinazio guztiei eginen zaie men; erran bezala, Erroibarko Udal Plana dugu delako araudia. Hori guztia zehazteko, arauei buruz bi fitxa eginen dira, unitate bakoitzeko bat, UE-8 exekuzio unitateari dagokion egungo fitxaren ordez.

2.2. Egindako aldaketa.

UE-8A exekuzio unitateari dagozkion arauei buruzko fitxan, hau biltzen da unitate horretarako:

_Hiri lurzorua da.

_Sailkapenaren ariora, dentsitate gutiko etxebizitzetarako da.

_Okupazioa 0,25 m²/m² da. Okupazioa da, araudiaren ariora, beheko solairuan osotara eraiki daitezkeen metro karratuen kopurua. Hau da, beheko solairuan gehienez eraiki daitekeen azalera 170,42 m² da. Gainerako azalera, eraikuntzak okupatzen ez duena, lurzoru pribatu librea izanen da, edo etxebizitzei lurzati pribatu gisa atxikia.

_Gehienez ere eraiki beharreko etxebizitza kopurua da familia bakarreko etxebizitza bakar 1 edo familia bakarreko 2 etxebizitza parekatu.

_Solairu kopurua, gehienez ere, B+1+Solairuartea, eta garaiera, gehienez ere, 7,5 m.

_Udal Planeko 1. ordenantzako determinazioak bete beharko ditu.

UE-8B exekuzio unitateari dagozkion arauei buruzko fitxan, hau biltzen da unitate horretarako:

_Hiri lurzorua da.

_Sailkapenaren ariora, dentsitate gutiko etxebizitzetarako da.

_Okupazioa 0,25 m²/m² da. Okupazioa da, araudiaren ariora, beheko solairuan osotara eraiki daitezkeen metro karratuen kopurua. Hau da, beheko solairuan gehienez eraiki daitekeen azalera 545,15 m² da. Gainerako azalera, eraikuntzak okupatzen ez duena, lurzoru pribatu librea izanen da, edo etxebizitzei lurzati pribatu gisa atxikia.

_Gehienez ere eraiki beharreko etxebizitza kopurua da familia bakarreko 3 etxebizitza bakar edo familia bakarreko 6 etxebizitza parekatu.

_Solairu kopurua, gehienez ere, B+1+Solairuartea, eta garaiera, gehienez ere, 7,5 m.

_Udal Planeko 1. ordenantzako determinazioak bete beharko ditu.

E R R O I B A R

4.8.1 fitxa.

UE-8A exekuzio unitatea.

1. Lurzoru mota: hiri lurzorua.

2. Unitatearen azalera: 681,67.

3. Osatzen duten lurzatiak:

_Poligonoa: 4.

_Lurzatia: 48-A.

_Azalera: 681,67.

4 Azalerak:

_Lurzati pribatua: 681,67.

_Lagatutako azalera: 0.

5. Kalifikazioa:

Dentsitate gutiko etxebizitzetarako: 681,67.

Bide sarea eta oinezkoendakoa: 0.

6. Azalera eraikia, gehienez:

_Etxebizitzen kopurua, gehienez: familia bakarreko etxebizitza bakar 1 edo familia bakarreko 2 etxebizitza parekatu.

_Solairu kopurua: B+1+Solairuartea.

_Garaiera, gehienez: 7,5 metro.

_Ordenantzak: 1.

7. Kudeaketa.

_Hirigintza moldea: zuzeneko jarduketa edo xehetasun azterlana.

8. Okupazioa: 0,25 m²/m²

Gainerako azalera, eraikuntzak okupatzen ez duena, lurzoru pribatu librea izanen da, edo etxebizitzei lurzati pribatu gisa atxikia.

E R R O I B A R

4.8.2 fitxa.

UE-8B exekuzio unitatea.

1. Lurzoru mota: hiri lurzorua.

2. Unitatearen azalera: 2.180,58.

3. Osatzen duten lurzatiak:

_Poligonoa: 4.

_Lurzatia: 48-A.

_Azalera: 2.180,58.

4. Azalerak:

_Lurzati pribatua: 2.180,58.

_Lagatutako azalera: 0.

5. Kalifikazioa:

Dentsitate gutiko etxebizitzetarako: 2.180,58.

Bide sarea eta oinezkoendakoa: 0.

6. Azalera eraikia, gehienez:

_Etxebizitzen kopurua, gehienez: familia bakarreko 3 etxebizitza bakar edo familia bakarreko 6 etxebizitza parekatu.

_Solairu kopurua: B+1+Solairuartea.

Garaiera, gehienez: 7,5 metro.

Ordenantzak: 1.

7. Kudeaketa.

Hirigintzako jarduketa: zuzeneko jarduketa edo xehetasun azterlana.

8. Okupazioa: 0,25 m²/m²

Gainerako azalera, eraikuntzak okupatzen ez duena, lurzoru pribatu librea izanen da, edo etxebizitzei lurzati pribatu gisa atxikia.

Erroibarren, 2004ko urriaren 25ean._Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0417043