III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I T S A S O
Oihan enkantea
Kontzeju honek, behar bezala baimendurik, ahozko posturen bidezko enkantea eginen du Españaga alderdiko zuhaitz lotea saltzeko. Lote hori ondoko zuhaitz kopuru eta motaz osatuta dago:
106 haritz amerikar, 112 metro kubiko zur eta 20 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Prezioa: 6.840 euro.
Kontzeju Etxean eginen da enkantea, maiatzaren 3an, arratsaldeko ordu batean.
Behar izanez gero, bigarren enkantea eta hirugarrena eginen dira, honela egin ere:
Bigarren enkantea, ehuneko 10 merkeago, maiatzaren 10ean, arratsaldeko ordu batean.
Hirugarren enkantea, ehuneko 20 merkeago, maiatzaren 17an, arratsaldeko ordu batean.
Oharra._Enkantearen baldintzak interesatuen eskura daude Kontzejuaren idazkaritzan.
Itsason, bi mila eta hiruko martxoaren hamaikan. Kontzejuburua, Juan José Mariñelarena Cia.
Iragarkiaren kodea: A0302985