III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
AMESKOABARREN
Obra kontratuaren lizitazio iragarkia
Kontratuaren xedea: honako obra hauek batera egitea:
a) "Bakedao, Gollao eta Artatzan hornidura eta saneamendu sareak berritzea".
b) "Hondakin urendako hodi igorleak egitea, Bakedao, Gollao eta Artatzan".
c) "Ameskoabarrenen presio handiko uraren hornidura sarea, 3. fasea".
Egiteko gehienezko epea: 18 hilabete.
Tramitazioa: presakoa.
Adjudikazio bidea: irekia.
Adjudikazio era: lehiaketa publikoa.
Enpresa sailkapena: E taldea, 1. azpitaldea, E kategoria.
Litazioaren hasierako aurrekontua: 1.715.687,35 euro, BEZa barne.
Agiriak non eskuratu: Ameskoabarrengo Udaletxean (San Anton, 30, Zudairi), 948539008 telefonoa, bulego orduetan.
Proposamenak non eta noiz aurkeztu: aipatu Udalaren erregistro orokorrean, hamabost egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken eguneko 14:00ak baino lehen.
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan aipatzen direnak.
Proposamen teknikoak non eta noiz ireki: aipatu Udalaren osoko bilkuren aretoan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta seigarren egun naturalean, 14:00etan.
Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: aipatu Udalaren osoko bilkuren aretoan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hamargarren egun naturalean, 14:00etan.
Ameskoabarrenen, bi mila eta biko ekainaren hiruan. Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui.
Iragarkiaren kodea: A0206349