2. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2001eko abenduaren 17koa, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren korrespondentzia 2002. urtean tratatu eta Postetxera eramateko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak lizitaziorako deia egin du 2002. urtean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren korrespondentzia tratatu eta Postetxera eramateko lanak kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: aipatu lanen kontratazioa eta exekuzioa.

-Tramitazioa: arrunta.

-Adjudikazioaren prozedura: irekia.

-Adjudikazio mota: lehiaketa.

-Kontratuaren aurrekontua: 39.000.000 pezeta (BEZa barne).

-Egiteko epea: 2002. urtea.

-Proposamenen aurkezpena: 2002ko urtarrilaren 30eko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren bulegoetan.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko egun-orduak: 2002ko otsailaren 5eko 9:00etan, Komunikazio Zerbitzuko bulegoetan.

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Nafarroako Gobernuaren Komunikazio Zerbitzuan (Karlos III.a etorbidea, 2, bigarren solairua, Iruña).

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamazazpian.-Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Ángel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0113199